Ekimena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Terrorismoa gizateriaren aurkako krimena izatea babestu du Kongresuak

Terrorismo krimenak ikertzea Nazioarteko Zigor Auzitegiaren eskuduntza izatea nahi dute PPk, PSOEk eta UPyDk.
Proposamena UPyDk egin du. Argazkian, Rosa Diez. EFE
Proposamena UPyDk egin du. Argazkian, Rosa Diez. EFE

Nazioarteko Zigor Auzitegiak terrorismoa gizateriaren aurkako krimena gisa ikertzea eskatu du gaur Diputatuen Kongresuak.

Proposamena UPyDk eta PPk adostu dute, eta PSOEk ere babestu du.

Hain zuzen ere, terrorismo krimenak ikertzea Nazioarteko Zigor Auzitegiaren eskuduntza izatea nahi dute, hilketa horiek ez preskribitzeko.

Testuak biktimak artatu eta babestu egin behar direla nabarmentzen du, eta hori ETA eta "horren estrategia politikoa" menperatuz baino ezin dela lortu gaineratzen du.

Ebazpenak 289 boto alde izan ditu, eta 22 aurka. Gainera, 23 parlamentari abstenitu egin dira.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X