Lurralde Batzordea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

PSN: 'Aukera guztiak zabalik daude arratsaldeko bilerari begira'

Hala ere, “Ferrazen Exekutibak” dagoeneko “erabakia” hartu duela eta atzo bidalitako agiria “oso argia” izan zela azpimarratu du. “Hau da dagoena”, esan du.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Nafarroako oposizioa, haserre eta etsita

PSNk Lurralde Batzordea egingo du gaur arratsaldean eta bertan “aukera guztiak zabalik” daudela adierazi du Pedro Rascon Nafarroako Parlamentuko bozeramaileak. Hala ere, “Ferrazen Exekutibak” dagoeneko “erabakia” hartu duela eta atzo bidalitako agiria “oso argia” izan zela azpimarratu du. “Hau da dagoena”, esan du.

Arratsaldeko 18:00etan egingo dute Lurralde Batzordea eta bertan “hartu beharreko erabakiak” hartuko dituztela adierazi du Pedro Rasconek. “Ikusiko dugu zer gertatzen den”, gaineratu du.

PSOEren erabakia ezagutu ondoren, “esateko ezer gutxi” daukala esan du Rasconek. Egoera zein den “denek” dakitela gaineratu du eta, “prozesu guzti hau amaitzen denean galdetzen badidate, orduan hitz egingo dut”.

Aurreikusita zegoen bezala, Lurralde Batzordea arratsaldean egingo dute. Bertan, PSNren proposamena bozkatuko dute. “Hala ere, Ferrazek bere erabakia hartu du, bidalitako agiria oso argia da eta hau da dagoena. Aukera guztiak zabalik daude”, berretsi du.

“Irmotasunez lan bat egin dugu eta orain ematen du lan guzti hori bertan behera geratuko dela”, zehaztu du.

Parlamentuan jarraitzeko asmorik duen galdetu diote kazetariek eta “bakoitzak bere erabakiak” hartu beharko dituela nabarmendu du. “Ez da erabakiak hartzeko une aproposa, Lurralde Batzordeak zer esaten duen ikusi behar dugu eta orduan, norberak bere erabakiak hartu beharko ditu”.

Erreakzioak

Carlos Garcia Adanero UPNko bozeramailearen iritziz, albiste “ona” litzateke PSNk zentsura mozioa ez aurkeztea. “Herritar guztientzat ona litzateke, guk Nafarroan gobernatzen jarraitu ahal izango dugulako, herritarren onerako erabakiak hartzen”.

“Gure ustez, zentsua mozio bat aurkeztea herritarren kalterako ekimena izango litzateke eta, azkenean, aurkezten ez badute albiste ona izango da. Gainera, errealitatetik kanpo dagoen ikerketa batzordean oinarritutako zentsura  mozioa izan behar zen”, adierazi du.

Ana Beltran Nafarroako PPko presidenteordeak PSOEri eta Alfredo Perez Rubalcabari erakutsitako “zuhurtzia” eskertu die. “Ferrazek eta Rubalcaba jaunak erakutsitako zuhurtzia eskertu behar dugu”, esan die kazetariei.

EH Bilduko ordezkariek, bestalde, PSOEk Nafarroako herritarrei "bizkarra eman diola" salatu du. "Ez bakarrik Nafarroako gizarteari, baita Parlamentuko gehiengoari ere".

Mozioa ez aurkezteko erabakia Nafarroatik kanpoko interesen onerako hartu dutela kriikatu du koalizioak.  "PSOEren interesei erantzuten die", gaineratu du.

Patxi Zabaleta Aralar-NaBaiko bozeramailearen ustez, PSOEk PSNri Yolanda Barcina Foru Gobernuko presidentearen aurka zentsura mozioa aurkeztea galarazi izana "zentralismoaren ostikada bat" izan da, "ez bakarrik Nafarroako herritarren" aurkakoa, baizik eta PSNko kideen kontrakoa ere bai.

"Egun on Euskadi" ETB-1eko saioan egindako elkarrizketa batean, 2007. urtean bezala, Madrilek "ateak itxi" egin dituela salatu du Zabaletak

Manu Aierdi Geroa Baiko bozeramaileak bere "tristura eta harridura" adierazi ditu, PSOEk PSNri jarritako betoaren aurrean. Azken egunetako bileraren ondoren, "desengainu handia" izan dela azpimarratu du Aierdik.

Izquierda-Ezkerrako bozeramaileak, bestalde, PSOEren erabakia “ez onartzeko” eskatu dio PSNri. “Ezin dute Ferrazetik jasotako agindua onartu, PSNk Nafarroaren onerako lan egin behar du”.

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an euskal presorik egon ez dadin aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X