Krisia Nafarroan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Valenciano: 'PSNk erantzukizunez jokatu du Nafarroako krisian'

“Krisi honetan”, PSOEk “bere lana” egin duela azpimarratu du Valencianok eta PSNk “erantzukizunez” jokatu duela berretsi du.
elena valenciano psoe europako hauteskundeak EFE
elena valenciano psoe europako hauteskundeak EFE

Elena Valenciano PSOEren idazkari nagusiaren iritziz, Nafarroako sozialistek “erantzukizun osoz” jokatu zuten atzo eta, hemendik aurrera, Yolanda Barcina presidentearen egoera “jasanezina” da.

Espainiako hezkuntza erreformaren aurkako helegitea jartzera joan da Valenciano Auzitegi Konstituzionalera eta bertan PSNk atzo hartutako erabakiaz mintzatu da. Zentsura mozio bat aurkeztearen kontra agertu zen Ferraz eta PSNk Madrilgo erabakiaren alde egin zuen atzo, zentsura mozioa aurrera ateratzeko Bilduren botoak beharko lituzkeela argudiatuz.

“Krisi honetan”, PSOEk “bere lana” egin duela azpimarratu du Valencianok eta PSNk “erantzukizunez” jokatu duela berretsi du.

Bildurekin ez zutela “ezer egingo” adierazi zuten sozialistek bere egunean eta, horren harian, “Nafarroako herritarren interesak” babestu egin dituztela nabarmendu du Valencianok. “Orain Barcinak hitz egin beharko du”, gaineratu du.

PSOEko buruzagiaren arabera, Nafarroako presidenteak bizi duen egoera “jasanezina” da eta Barcinak bere interes pertsonalak “herritarren interesen gainetik” jartzea erabaki du.  “Bilduk Nafarroako Gobernua blokeatu egiten du, baita blindatu ere”

Zure interesekoa izan daiteke

Sarek urtarrilerako deitutako manifestazioaren aurkezpena, Bilbon
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sarek datorren larunbatean Bilboko kaleak betetzeko deia egin du, salbuespenezko politiken amaiera eskatzeko

Datorren larunbatean, hilak 10, ETAko presoen "eskubideen urraketen amaiera eskatzeko" urtero egiten duen mobilizazioan parte hartzeko dei egin dio Sare herritar sareak euskal jendarteari. Manifestazioa "jai giroan" egingo dela eta Alde Zaharrean jarduerak izango direla iragarri dute. Hainbat pertsona ezagunek eramango dute pankarta, Francis Diez abeslaria izango da tartean, eta, besteak beste, Pantxoa eta Peio arituko dira amaierako ekitaldian.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X