Venezuelari egindako "eraso inperialista" salatu dute ehunka lagunek Hego Euskal Herriko hiriburuetan
Hainbat eragile politiko, sindikal eta sozialek osatzen duten Hegoak plataforma internazionalistak deitu ditu elkarretaratzeak "Eraso inperialistarik ez. Venezuelak burujabetza. Herriarekin bat! "lelopean. EH Bildu Podemos eta IUNen babesa izan dute.
Glenna del Valle Cabello Venezuelak Bilbon duen kontsulak Bizkaiko hiriburuan egin den kontzentrazioan parte hartu du. Argazkia: EFE
Ehunka pertsona bildu dira igande honetan Hegoaldeko lau hiriburuetan, AEBk Venezuelan egindako erasoa gaitzesteko eta Nicolas Maduro presidentea eta Cilia Flores emaztea askatzeko eskatzeko.
"Eraso inperialistarik ez. Venezuelak burujabetza. Venezuelar herriarekin bat!" lelopean, Hegoak plataforma internazionalistak deitu ditu elkarretaratzeak. Hainbat eragile politiko, sindikal eta sozialek osatzen dute plataforma hori, eta EH Bilduren eta Podemosen babesa izan dute EAEn, eta Ezker Batuarena ere bai Nafarroan.
Estatu Batuetako "inperialismoaren" aurkako lau protestetan euskaraz eta gaztelaniaz irakurri diren komunikatuetan, deitzaileek gogor salatu dute Maduroren kontrako eraso militarra, "oso larria" delako eta "legez kanpoko bahiketa" ere bai.
Hegoak plataformak "munduko herri eta pertsona guztien subiranotasuna" aldarrikatu du "ezinbesteko printzipio gisa". "Inork ezin du Venezuelako herriari buruzko erabakirik hartu. Hori Venezuelako herriari bakarrik dagokio, eta ez beste inori ", azpimarratu dute.
Venezuelarrei Trump "hiltzaileak" egindako "eraso inperialistaren" kontra ekiteko deia egin die Bilboko kontsulak
Bilbon, ehunka pertsona bildu dira Venezuelako kontsulatuaren aurrean, Glenna del Valle Cabello kontsularekin batera -Diosdado Cabello Venezuelako Barne ministroaren arreba-. Kontsultak eraso "inperialistaren" aurka "aktibatzeko" eskatu die herritarrei.
"Venezuela venezuelarrena" dela aldarrikatu du Del Valle Cabellok, eta Washingtonen agindupean, trantsizioko gobernua eratzea errefusatu du, atzo Trumpek proposatu zuen bezala: "Guk gobernatzen dugu geure burua", defendatu du.
Ekitaldi berean, Igor Zulaika EH Bilduko Nazioarteko Politika eta Harremanetarako arduradunak AEBko Gobernuaren "plan inperialista" salatu du eta AEBk "nazioarteko zuzenbidea suntsitu" nahi duela ere ohartarazi du.
"Europako hauteskundeetan eskuin muturraren alde esku hartzeko" prest dagoela esan izan duela Trumpek gogoratu du, eta, horregatik, beharrezkotzat jo du "bakea, demokrazia eta autodeterminazio eskubidea babestea".
Donostian ere ehunka pertsona bildu dira Alderdi Ederreko lorategietan, Donostiako udaletxearen aurrean.
Deialdiko pankartarekin batera, Venezuelako banderak eta Venezuelako Alderdi Sozialista Batuaren banderak ere erakutsi dituzte.
EH Bilduko eta Podemoseko ordezkariak ere izan dira bertan. Hamabost minutu inguru iraun ditu elkarretaratzeak eta nahiko isila izan den arren, "inperialismoaren" eta "yankien" aurkako leloak ere oihukatu dituzte, Venezuelaren aldekoekin batera. Komunikatua irakurri ondoren, protesta amaitutzat eman dute txalo zaparrada batekin.
Gasteizko elkarretaratzean ere ohar bera irakurri da. 300 bat lagun bildu dira kasu honetan, Andre Maria Zuriaren plazan egin den elkarretaratzean.
Iruñean ere egin dute elkarretaratzea 12:30ean, AEBk Venezuelan egindako "eraso inperialista" eta Nicolas Maduroren "legez kanpoko bahiketa" gaitzesteko, eta herrialdearen subiranotasuna "errespetatzea" eskatzeko.
Bertan izan dira, besteak beste, Laura Aznal EH Bilduk Nafarroako Parlamentuan duen bozeramailea, Carlos Guzman IUNko koordinatzailea eta Contigo-Zurekin taldeko bozeramailea, Txema Mauleon koalizio horrek Iruñean duen zinegotzia eta Neniques Roldan Nafarroako Ahal Dugu-ko koordinatzailea. Sindikatuen aldetik, Lorenzo Rios, Josema Romeo, Imanol Karrera eta Imanol Pascual UGTko, CC.OO.ko, LABeko eta ELAko ordezkariak izan dira.
Beste hiriburuetan irakurritako manifestu berarekin, Donald Trumpek kargua hartu zuenetik, "munduko herrien aurkako estrategia neokoloniala inposatzen" ari dela salatu dute, "esku-hartzeetan, mehatxuetan, xantaietan eta eraso militarretan oinarritutako estrategiarekin, Palestinan, Latinoamerikan eta Kariben bereziki".
Elkartasuna adierazi diote Venezuelako herriari, eta "bere autodeterminazioa, erakundeak, subiranotasuna eta lurralde osotasuna errespetatzeko" eskatu dute. Era berean, "eraso horiek salatzeko eta neurri sendoak hartzeko" eskatu diote nazioarteari.
Zure interesekoa izan daiteke
Josu Zabala Erasun gogoratu dute Hondarribian, haren heriotzaren 50. urteurrenean
Josu Zabala Erasun 1976an hil zen Guardia Zibilaren tiroen ondorioz, Eduardo Moreno Bergaretxe 'Pertur' ETAko kidearen bahiketaren aurka egindako manifestazio batean.
Ertzain baten aurkako pintaketa bat agertu da Gasteizko bere etxe ondoan
Segurtasun Sailak poliziak seinalatzeak eta mehatxuak gaitzetsi ditu, "iraganeko garaiak gogora ekartzen dituztelako eta eraso egiten dietelako, ez bakarrik aipatutako agenteari eta Ertzaintzari, baita demokraziaren eta bizikidetzaren oinarriei ere". ESAN eta SIPE sindikatuek ere gaitzetsi dute gertatutakoa.
Agirrek "erreparazio publikoa" eskatu du Irurak Bat jauregitxoaren harira, "aurrera egitea" nahikoa ez dela iritzita
Alkatearen arabera, hilabeteotan auzi juridikotik harago joan da eztabaida, salaketa oso larriak egin baitira kaltetu diren pertsonen eta EAJren aurka; horregatik, argi esan du ez dela nahikoa gertatutakoa atzean uztea.
Lehendakariak ziurtatu du ez dagoela inolako kriminalitate antolaturik gaur egun Euskadin
Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan egindako elkarrizketan, Imanol Pradales lehendakariak adierazi du azken urteotako hilketak, batez ere, drogek, mendekotasunek edo genero-indarkeriak eragindako harreman pertsonalen narriadurarekin lotuta daudela. Gaur egun Euskadin ez dagoela inolako delinkuentzia antolaturik nabarmendu du.
Isuskitza mendiko gurutze frankista bota du Ernaik
Errekete frankisten omenez Isuskitza mendian (Araba) 1940an jarritako gurutzea bota du Ernaik, baita bideoz grabatu eta sareratu ere. Gazte antolakundearen arabera, “faxismoak ez du lekurik gure herrian”, eta hilaren 13an Donostian egingo duten manifestazioan parte hartzeko deia egin du.
Nora Abetek (PSE-EE) Bilboko alkatetzarako hautagaitza aurkeztu du
Bilboko Udaleko egungo alkateorde eta PSE-EEren bozeramaileak azaldu duenez, bere hautagaitza "hurbiltasunetik, entzute-ahalmenetik eta erabakiak hartzeko gaitasunetik" sortu da.
Gipuzkoako Foru Aldundia datorren astean hasiko da aurrekontuak eta neurri fiskalak negoziatzen
Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak iragarri du oposizioko taldeekin elkarrizketa sorta bat hasteko asmoa duela, lurraldeko aurrekontuen eta zenbait neurri fiskalen inguruan negoziatzen hasteko.
Lehendakariak ekonomiari, autogobernuari eta etxebizitzari buruzko akordioak planteatuko ditu alderdi eta gizarte-eragileekin egingo duen bilera-sortan
Topaketak irailaren 8tik 15era egingo dira, elkarrizketa indartzeko eta aliantzak sustatzeko helburuarekin. Nazioarteko ziurgabetasunak eta 2027ko hauteskunde-zikloak markatutako testuinguruan burutuko dira.
Imanol Pradales: "Irailaren 8an hasiko gara alderdi politiko, sindikatu eta patronalarekin biltzen"
Imanol Pradales elkarrizketatu dute Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan. Lehendakariak bertan jakinarazi duenez, erronda politikoa irailaren 8an hasiko du, asteartean, eta bilera horietan jorratuko diren gaiak iragarri ditu.
Pradalesen ustez, Sanchezen gobernua "nokeatuta" dago, eta Ceutako krisiari erantzuna eman ezean legealdia amaitu beharko luke
Euskadi Irratiko "Faktoria" saioari eskainitako elkarrizketan, alderdi politiko eta eragile sozioekonomikoekin bilera-sorta irailaren 8an hasiko duela iragarri du lehendakariak.