Pantaila handi baten bitartez jarraitu ahal izango da Azkunaren hileta
Bilboko Udalak pantaila handi bat jarriko du Plaza berrian, herritarrek Iñaki Azkuna Bilboko alkatearen hileta-elizkizuna jarraitu ahal izan dezaten, astelehenean, eguerdiko 12:00etan, Santiago Katedralean, Bilboko Udalak jakitera eman duenez.
Era horretan, bilbotarrek hamabost urtez izan dute alkatearen hileta-elizkizuna jarraitzeko aukera izango dute, ehunka pertsona biltzea aurreikusita dagoen ekitaldian, besteak beste, herritarrak, ordezkari politikoak eta instituzionalak eta komunikabideak.
Hileta-elizkizunera, Euskal Herrika bizitza politikoko, sozialeko eta sindikaleko hainbat pertsona joatea aurreikusita dago. Horiez gain, besteak beste, Ana Botella Madrilgo alkatea , Xabier Trias eta Jerome Bonnafont Frantziak Espainian duen enbaxadorea ere izango da.