Elkarrizketa 'Vanity Fair'-ren
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Kazetariek bazekiten dietak bazirela, baina ez zuten galdetzen'

Barcinaren hitzetan, oparoaldi ekonomiko garaian, "mundu osoa ondo zegoen eta ulertzen zen hemen politikariek beste ordainsari batzuk izatea, oraindik Espainiako leku batzuetan egiten den bezala".
Iragarkia
18:00 - 20:00
Yolanda Barcina, 'Vanity Fair' aldizkarian

Yolanda Barcina Nafarroako presidenteak esan duenez, "kazetariek bazekiten" politikariek Nafarroako Kutxatik dietak kobratzen zituztela, baina "ez zuten galdetzen". Hitz horiek gogor kritikatu dituzte foru erkidegoko sozialistek.

Fanity Fair aldizkariari eskainitako elkarrizketa batean Barcinak egindako adierazpenen arabera, oparoaldi ekonomikoaren garaian "mundu osoa ondo zegoen eta ulertzen zen hemen politikariek beste ordainsari batzuk izatea, oraindik Espainiako leku batzuetan egiten den bezala".

"Kazetariek bazekiten politikariek kobratu egiten genuela, baina ez zuten inoiz galdetzen", azaldu du.

Nafarroako presidentearen esanetan, UPNko bere Gobernuak "hainbat gauza" aldatu ditu. "Nik 2011n, besteak beste, Nafarroako Kutxatik dietak jasotzea zuzendu nuen, soldata osatuz", gaineratu du.

Barcinak azpimarratu du ez duela inoiz UPN utziko PPra pasatzeko. "Ez, ni UPNkoa naiz. Ez dut alderdiz aldatuko. Ez orain, ez inoiz. UPNkoa izango naiz beti".

Elkarrizketaren beste zati batean, Alberto Ruiz-Gallardon Justizia ministroak bultzatutako abortuaren legearen erreformaren alde agertu da presidentea, "bizitzaren defendatzaile argia" naizelako.

Barcinaren hitzak "Nafarroako herritarren inteligentziarentzako mehatxu bat" direla esan du Javier Remirez Nafarroako Alderdi Sozialistako (PSN-PSOE) zuzendaritza batzordeko bozeramaileak.

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an euskal presorik egon ez dadin aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X