Ibarretxe, Lopez eta Otegi deituko dituzte autogobernuaren lantaldera
Jose Antonio Ardanza, Juan Juan Jose Ibarretxe eta Patxi Lopez lehendakari ohiak eta Arnaldo Otegi Batasuneko bozeramaile ohia Eusko Legebiltzarreko autogobernua berritzeko lantaldean parte-hartzera deituko dituzte, besteak beste.
Orotara, 37 politikarik eta adituk parte hartuko dute aipatu lantaldean, maiatzaren 28tik udara bitartean. Horrez gain, alderdi popularrak "independentziak izango lukeen kostua" zehazteko txostena eskatu dio Mariano Rajoyren Gobernuari.
Gaur, autogobernua berritzeko lantaldeari begira, taldeek proposatutako 34 agerraldi onartu dituzte. Beste hiru agerraldi ere aurreikusi dituzte, baina baieztatu gabe daude oraindik.
Lantalde horretan hitz egingo duten adituen artean, Jose Antonio Ardanza, Juan Jose Ibarretxe edo Patxi Lopez lehendakari ohiak, Gasteizko alkatea, Arabako diputatu nagusia eta Arnaldo Otegi Batasuneko bozeramaile ohia daude. Azken honen parte-hartzea airean dago, Logroñoko espetxean preso jarraitzen baitu.
Horrez gain, Zientza Politiko edota Ekonomikoetan adituak eta Katalunia, Eskozia edota Erresuma Batuko profesionalak ere deitu dituzte.
Jone Berriozabal izango da lantaldeko arduraduna, eta maiatzaren 28tik aurrera egingo diren agerraldiak antolatuko ditu orain.
Erreakzio politikoak
Joseba Egibar EAJko bozeramaileak esan du autogobernua berritzeko lantaldean "denetarik" eztabaidatuko dutela, "mugarik gabe". Independentziaz "zuzenean" hitz egin duen alderdi bakarra PP izan dela kritikatu du Egibarrek.
Independentziak izango lukeen kostuaren inguruan popularrek eskatutako txostena "pozik" hartu du Egibarrek. "Erabakitzeko eskubideaz mintzatuko gara independentziaz ari direnean?", galdetu du. "Nire ustez, hor ez dago mugarik", amaitu du.
Laura Mintegik (EH BIldu) gogor kritikatu ditu atzo lehendakariak esandako hitzak. Mintegiren ustez "oso larria" da autogobernuaren garapenaren inguruan atzo egindako adierazpenak.
EH Bilduk hiru txosten eskatu ditu: euskararen egoeraren ingurukoa, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Euskal Herriko gainerako erakundeen arteko harremanen ingurukoa eta Jaurlartzak Nafarroako eta Iparraldeko erakundeekin duen harremana aztertuko lukeen hirugarren txosten bat.
Borja Semper EAEko PPko bozeramaileak azaldu du bere taldeak Euskal Herriaren balizko independentzia batek izango lukeen kostuaren inguruko txostena eskatu duela. Horrez gain, Lan Ministerioari bigarren dokumentu bat eskatu dio, Euskadiko pentsio sistema propio baten inguruan.
Horrez gain, "herritarren arazo nagusiei" erantzuna ematen saiatuko direla gaineratu du PPk: "ekonomia, Europa, pentsioak...".
PSE-EEk ere minutu gutxi erabili ditu lantaldeaz hitz egiteko.
Izan ere, Jaurlaritzaren jarrera kritikatu du, langabeen kopuruak gora egiten duen bitartean, "Gobernuak planak aurkeztu besterik ez du egiten".
Arnaldo Otegiren agerraldiaren aurka azaldu den bakarra Gorka Maneiro UPyDren bozeramailea izan da. Otegiren hitzaldia "biktimak iraintzea" ekarriko duela salatu du Maneirok.
Zure interesekoa izan daiteke
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
Bilboko aireportuan ere kontrol aleatorioak ezarri dituzte Italiatik datozen bidaiarientzat
Kontrolak goizean egin dituzte Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan gauerdian hasi dira ausazko kontrolak egiten.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.