Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
Dimisioa emango du
Gorde
Kendu nire zerrendatik

PSdGko zinegotzi batek Carrascori buruz: 'Zer erein, hura batu'

Susana Camiño zinegotziak dimisioa emango du Facebooken egindako iruzkin horrengatik, alderdiak hala eskatuta.
Isabel Carrasco Leon EFE
Isabel Carrasco Leon EFE

Susana Camiño Vilagarcia de Arousako zinegotzi sozialistak dimisioa emango du gaur, atzo Facebooken Isabel Carrasco Leongo PPko presidentearen heriotzaz egindako iruzkin batengatik: ‘Nik ez dut ezer komentatu nahi, baina, zer erein hura batu’.

Iruzkin horrek gaitzespen ugari ekarri ditu, tartean Galiziako sozialistena, eta sare sozialetan berehala zabaldu zen.

Vilagarciako PSdGko zuzendaritzak  ohar bat bidali zuen atzo, Susana Camiñoren adierazpenak “onartezinak” direla azpimarratuz.

Horrenbestez, alderdiak kargua uzteko eskatu dio Susana Camiñori, eta zinegotziak gaur bertan egingo duela esan du.

Zure interesekoa izan daiteke

Eba Blanco EA Eusko Alkartasuna Ricardo Burutaran
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAn primarioak deitzeko eskatuz Maiorga Ramirezek jarritako alegazioa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak

Justiziak arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari eta hortaz ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin beharko. Eba Blanco EAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez,  bera buru duen zuzendaritzak" barne demokrazia eta legea betez jardun du". Bestalde, Blancok iragarri du ez duela karguan jarraituko aurten egin behar den ohiko kongresutik aurrera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X