Urkullu: 'Lurralde eredua erabat eguneratzeko aro berria da'
Iñigo Urkullu lehendakariak asteazken honetan azaldu duenez, "une historiko bat bizitzen ari gara arlo instituzionalean eta politikoan". "Estatu politika berri baten eta lurralde eredua erabat gaurkotzeko aroa da", azpimarratu du.
"Lurralde eredua erabat eguneratzeko aro berria da", azaldu du Urkulluk, Donostian, Innobasquen batzar nagusiaren inaugurazioan egin duen agerraldian.
Lehendakariaren hitzetan, uneotan "errealitatearen irakurketa zuzena beharrezko da". "Gizarteari entzuten jakiteko garaia da", azpimarratu du.
Urkulluren ustez, "trantsizio berri bat bizi dugu", "aukera, berriro hasteko, espiritua, ezberdinen arteko balioak, garapenak eta ongizate kolektiboak eskatzen dutena aplikatzeko denbora".
"Estatu politika berri baten garaia da. Estatu eredu berri baten unea iritsi da. Berrikuntza sozialaren aplikazioa beharrezkoa da, herritarrak jarduera politiko-instituzionalean ordezkatuta sentitu daitezen. Hau da garai berria", nabarmendu du.
"Garrantzizko unea ekonomia eta enpresa arloan"
Halaber, lehendakariak adierazi du "garrantzizko unea dela ekonomia eta enresa arloan", "egonkortzen" ari den egoera batean.
"Innobasquek laguntzen digu berrikuntzaren, garapenaren eta aldaketaren bidean. Zeregin nagusia du Zientzia eta Teknologiaren hurrengo plana egiterakoan. Eta Europako politiken esparruan laguntzen digu RIS 3 adimendun espezializazio estrategia onartzeko", azaldu du.
Urkulluren hitzetan, "etorkizuneko ekonomia berria sendotu behar dugu. Berritzea inbertitzea ere bada". "Jaurlaritzak bost milioi euroko inbertsio publikoa bideratzen du astero berrikuntzarako", gaineratu du.
Innobasquek egiten duen lana "funtsezkotzat" jo du Urkulluk, eta orain ere zorrotzak izan behar garela nabarmendu du, berrikuntzaren ebaluazioan eta aplikazioan.
Zure interesekoa izan daiteke
Jaurlaritzak adierazi du adingabeen harrera zentroen sistema "tentsionatuta" dagoela; Garmendia Ceutako haurrak hartzearen alde dago
Zapaterok epaileari jakinarazi dio bere bulegoan aurkitutako bitxiak Saudi Arabiako erregeak oparitu zizkiola 2007an
PPk ez du baztertzen EAJ eta PSErekin zerga erreforma adostea
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek, presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri