Auzitegi Nazionala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi urteko zigorra Preciado eta Martinezentzat auzia 'luzea' izategatik

Zigortutakoek lehergailu bat jarri zuten Iurretako subestazio elektrikoan. Auzia geldirik egon da 2005etik; hori dela eta, zigorra arinagoa izan da.

Auzitegi Nazioanalak bi urte eta egun bateko kartzela-zigorra ezarri die Jon Kepa Preciado eta Gorka Martinez Azkarazo ETAko kideei Iurretako (Bizkaia) subestazioan lehergailu bat jartzeagatik.

Ebazpena egiterako orduan, prozesua "neurriz kanpo" luzatu izana kontuan hartu dute, zazpi urte eta erdiz "geldirik" egon baita auzitegietan.

Zigor Arloko 4. sekzioko Aretoaren iritzian, kalte terroristak egin zituzten biek, baina aringarritzat jo du auzia behar baino gehiago luzatzea. Gainera, 13.669 euroko kalte ordaina Iberdrolari ematea agindu die.

Epaian Angela Murilloren txostena jaso dute; horren arabera, auzia geldirik egon da 2005eko maiatzaren 11tik, alegia, Martinez Azkarazoren deklarazioa hartu zutenetik, 2013ko urtarrilaren 21era arte, Frantziak Auzitegi Nazionalak eskatutako agiria bidali zionean. ANk Jon Kepa Preciadoren idazki bat bidaltzea eskatu zuen.

Epaiak, hortaz, frogatutzat jo du akusatuek Iurretako subestazio elektrikoan lehergailu bat jarri zutela, 2003ko ekainaren 19an. Bonbak kalteak eragin zituen eraikineko kanpoaldean eta kontrolerako ekipoetan.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X