Zazpi atxilotu Madrilen, Errepublikaren aldeko elkarretaratzean
Milaka lagun kalera irten dira ostegun arratsaldean Estatuko 20 bat hiriburutan, errepublikaren alde. Hala, elkarretaratzeak izan dira, besteak beste, euskal hiriburuetan, Madrilen, Bartzelonan, Valentzian, Valladoliden eta Coruñan.
Manifestazio gehienetan ez da istilurik izan, baina Madrilen zazpi lagun atxilotu dituzte, Sol plazan, ''erresistentzia eta desobedientzia'' leporatuta. Atxilotuen artean Jorge Vestrynge politikari ohia dago.
25S plataformak deitu du protesta, ''Demokrazia eta erabakitzeko eskubidearen alde'' eta ''Gora Errepublika'' lelopean. Manifestazioa ez zaio ofizialki jakinarazi Gobernuko Ordezkaritzari. Bertan zeuden hainbat lagun polizia-lerroa hausten saiatu dira, eta Poliziak kargatu egin du manifestarien kontra, eta baita ETBko kamerariaren kontra ere. Hiru agente zauritu dira, Europa Press agentziari polizia iturriek jakitera eman diotenez.
Protestak euskal hiriburuetan
Elkarretaratzeak ere egin dituzte Bilbon, Donostian, Gasteizen, Iruñean, Eibarren eta Tuteran, besteak beste, EH Bilduk, Ezker Anitzak, Equok eta Geroa Baik deituta.
Bilbon, 2.000 lagun baino gehiago bildu dira errepublika aldarrikatu eta Felipe VI.aren proklamazioa salatzeko, ''Errepublikari ez. Herritarrek erabaki'' lelopean. Bandera errepublikano erraldoia ere erakutsi dute, ikurrinekin batera.
Gasteizko eta Donostiako hitzorduetan, bereizita egin dute protesta; EH Bilduk, batetik, eta, Ezker Anitza-IU, Ahal dugu eta Equo alderdiek, bestetik.
Donostian lehen ekitaldiak batu du pertsona gehien (1.500 bat lagun), Gipuzkoako elkarte errepublikanoek deituta. Bertan, Errege Etxearen parodia egin dute, eta ''Monarkiari ez; herritarrek erabaki'' pankarta erakutsi dute. Bandera errepublikanoak eta ikurrinak ere ikusi dira. Ondoren, EH Bilduk deituta, ehunka lagun bildu dira Gipuzkoako hiriburuan ''Demokrazia'' mosaikoa sortzeko.

Gasteizen ere elkarretaratzeak egin dituzte, Foruen plazan.
Zure interesekoa izan daiteke
Jaurlaritzak adierazi du adingabeen harrera zentroen sistema "tentsionatuta" dagoela; Garmendia Ceutako haurrak hartzearen alde dago
Zapaterok epaileari jakinarazi dio bere bulegoan aurkitutako bitxiak Saudi Arabiako erregeak oparitu zizkiola 2007an
PPk ez du baztertzen EAJ eta PSErekin zerga erreforma adostea
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek, presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri