Ahal Duguk ETAren ekintzak kondenatzen dituela esan du Iglesiasek
Pablo Iglesias Ahal Dugu alderdiko buru eta eurodiputatuak gaur adierazi duenez, haren alderdiak "ETAren ekintzak kondenatzen ditu". Gaiaren inguruan iruzkin gehiago egiteari uko egin ziola esan du, gaizki ulerturik ez sortzeko.
"Ez dago ez aurreko ez ondorengo esaldirik, ezin da beste titularrik egon", azaldu du Iglesiasek Bruselan eskainitako prentsaurrekoan, eta Ahal Dugu alderdiaren ideiak "beti oso argiak, agerikoak eta zalantzarik gabekoak" izan direla azpimarratu du.
"Galderari emandako erantzun osoa" kontuan hartzeko eskatu du Ahal Dugu alderdiko buruak, Madrilen izandako gosari informatibo batean ETAri buruz egin zituen adierazpenek terrorismoaren biktimengan eragin duten atsekabearen harira. Horri begira, "Espainiako komunikabide batzuek kanpora begira emandako irudia eta erantzukizun falta" kritikatu ditu Iglesiasek. "Haien portaerak kazetari jardun errespetagarria umiliatzen dute, zikinduz, gezurrak esanez eta irainduz".
"Batzuek ez dute pobreziari, austeritateari eta ustelkeriari buruz hitz egin nahi. Arreta desbideratzea bakarrik nahi dute, eta irainak politika egiteko erabiltzea", azaldu du.
Madrilgo gosarian, Europako Parlamentuan ETAren inguruan zer kontatuko lukeen galdetu zioten, eta honakoa izan zen Iglesiasen erantzuna: "ETAri buruz hitz egiteko aukera ematen badidate Europako Parlamentuan, min izugarria eragin duela esango nuke, baina azalpen politikoak dituela ere bai".
Terrorismoaren Biktimen Fundazioak asteazkenean Iglesiasi eskatu zion esandakoa zuzentzeko edo, bestela, haren eserlekua uzteko. Fundazioaren ustez, diskurtso horrekin ETAren historia "zuritzen" du politikariak.
"Iglesias jaunaren hitzek min handia eman digute", adierazi zuten biktimek, euren senitartekoen heriotzek azalpen politikorik ezin dezaketela izan esanez. Zuzenketa bat eskatu zioten biktimek Ahal Dugu alderdiko buruari, eta Euopako Parlamentutik, ETAri behin-betiko deuseztatzea, armak itzultzea eta Justiziarekin elkarlanean aritzea eskatzeko esan zioten.
Zure interesekoa izan daiteke
Zapaterok epaileari jakinarazi dio bere bulegoan aurkitutako bitxiak Saudi Arabiako erregeak oparitu zizkiola 2007an
PPk ez du baztertzen EAJ eta PSErekin zerga erreforma adostea
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek, presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri