'Decisión tomada'
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jean-Claude Juncker izango da Europako Batzordeko presidentea

Jean-Claude Juncker Europako Batzordearen presidentea izango da datozen bost urtetarako, David Cameron lehen ministro britainiarra aurka agertu delarik.
18:00 - 20:00
Juncker izendatu dute Europar Batzordearen presidentziarako

Jean-Claude Juncker luxenburgarra Europar Batzordeko presidente berria izango da, Europar Batasuneko buruek hala erabakita (David Cameron lehen ministro britainiarra aurka agertu da), Herman Van Rompuy Europako Kontseiluko presidenteak konfirmatu duenez.

Datozen bost urteotan izango da karguan.

"Erabakia hartuta dago. Europako Kontseiluak Jean-Claude Juncker proposatu du Europako Batzordeko presidente berria izateko" idatzi du Van Rompuyk Twitterren.

Europako Parlamentuak Junckerren izendapena onartu behar du orain, uztailaren 16an. Europako PPren, sozialisten eta liberalen babesa du eta ia ziur onartuko dutela.

Jean-Claude Juncker Luxenburgoko ministro ohia "harro eta ondradu" azaldu da erabakiaren berri izan eta gero. Bestalde, Europako Parlamentuak uztailaren 16an bozkatzen duenean gehiengoa lortzeko lan egingo duela iragarri du Junckerrek.

"Harro eta ondradu sentitzen naiz Europako Kontseiluaren babesa jaso izanagatik", idatzi du Junckerrek Twitter sare sozialean. "Orain eurodiputatuekin lan egiteko desiratzen nago uztailaren 16an, Europako Parlamentuan, gehiengo bat bermatzeko", ziurtatu du.

Izendapen gehiago

Hogeita zortziak Junckerrekin bilduko dira uztailaren 16an, Bruselan, eta EBko beste goi-kargudun batzuk aukeratzeko kontsultak hasiko dituzte, Herman Van Rompuy Europako Kontseiluko presidenteak gaur baieztatu duenez.

EBko estatuburuek eta gobernuburuek erakundeko beste goi-kargudun batzuk aukeratu behar dituzte oraindik, besteak beste, Europako Kontseiluko presidentea eta Batasuneko Segurtasun eta Atzerri Politikarako ordezkari gorena.

"Erresuma Batuak eta Hungriak aurkako botoa eman du", azaldu dute. Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzordeko oraingo presidentearen lekua hartuko du. Urrian edo azaroaren hasieran utziko du erakundea.

Erresuma Batuaren oposizioa

Britainia Handiko lehen ministroak botazioa egitea eskatu du, Junckerren aurka dagoela argi uzteko. Orain arte, Europako Batzordearen presidentea aho batez hartu behar ziren Europako buru guztien eskutik. Emaitzak argi utzi du Euroar Batasunean isolatuta daudela.

Cameronek Luxenburgoko lehen ministro ohiaren aurka egin du, iraganeko gizon bat dela uste baitu eta ez delako gai Europar Batasunak, bere ustez, behar dituen erreformak egiteko. Europako buruak ere kritikatu ditu Cameronek, Europako Batzordearen presidentea aukeratzeko eskumena Europako Parlamentuaren esku utzi dutelako.

Juncker aukeratzearen aurka azaldu da Cameron. Erabakia "hanka-sartze larria" dela esan du, zalantzarik gabe. Horrela, erreferendumean Britainia Handiko herritarrei EBn jarraitzeko konbentzitzea "zailagoa" izango dela ohartarazi du.

Zure interesekoa izan daiteke

Imanol Pradales
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek 2025ean Estatutua betetzeko eskatu dio Sanchezi, eta ohartarazi du ez diotela "guztiari baietz esango"

"Dezibelioak igoko" ez dituztela eta "haserrearen espirala" elikatuko ez dutela adierazi ostean, lehendakariak zehaztu du urtarrilean Sanchezen Gobernuaren "benetako konpromiso politikoa" neurtuko dutela eta "aldebiko ebaluazioaren" unea iritsiko dela. "Gernikako Estatutua bere osotasunean betetzea ez da kapritxo bat. Betebehar bat da", gaineratu du Imanol Pradalesek.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zupiriaren arabera, "agerikoa da" ezker abertzalearen espazioa "nola eratzen den" aztertzeko eztabaida politikoa dagoela

Alde batetik, sailburuaren arabera, "alderdi zibikoagoa" dago, EH Bilduk "Euskadi gobernatu nahi duen koalizio gisa" ordezkatzen duena, baina mundu horren barruan "Sortu eta Ernai ere badaude, jarduera politikoa eta herri mobilizazioa uztartu nahi dituztenak", eta "hori zilegi da, baina kontua da indarkeria erabiltzea justifikatzen den ala ez". "Dena batera ezin da", azpimarratu du.

Miren Echeveste Elkarrekin Podemos
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJk eta PSE-EEk Gipuzkoako aurrekontuak aurrera aterako dituzte, Elkarrekin Podemosekin akordioa lortuta

Miren Echeveste alderdi moreak Gipuzkoako ganberan duen eledunak eman ditu akordioari buruzko xehetasunak, arratsaldean egin duen agerraldian. Azaldu duenez, 19 milioi euroko —aurrekontu osoaren % 1,4— balioa duten proposamenak txertatu dituzte aurrekontuen proiektuan. Horiekin, "zaharren egoitzetako langileen baldintzak hobetzea eta erabiltzaileen koordainketa errebisatzea" eta "garraio publikoa eta mugikortasun iraunkorra sustatzea" lortu nahi dutela nabarmendu du, bereziki. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ernaik bere "borrokarekin bat egiteko" deia egin die gazteei, "eskuin muturraren eta faxismoaren erasoari" erantzuteko

Ernaik salatu du "eskuin muturraren eta faxismoaren erasoa" bizi dela "mundu osoan, bai Espainiako eta Frantziako estatuetan, eta, ondorioz, baita Euskal Herrian ere". Azken asteotako "ekimen horiek bizi dugun egoera salatzea zuten helburu, baita zenbait ikurrek ordezkatzen duten proiektu atzerakoia salatzea ere", baina "batzuek bizi dugun egoeraren larritasunean fokua jarri baino, protesta batzuen izaeran jarri dute eztabaida, ekimen horien helburua erabat desitxuratuz", adierazi dute. 

Gehiago ikusi