Dimisioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Enrique Martin Nafarroako PPko presidenteak dimisioa eman du

Presidente berria aukeratzen duten bitartean, behin-behineko batzordea eratuko du Nafarroako PPk. Pablo Zalba eurodiputatuak zuzenduko du batzordea.
Enrique Martín de Marcos
Enrique Martín de Marcos

Enrique Martin Nafarroako PPko presidenteak dimisioa eman du astelehen honetan. Maria Dolores de Cospedal PPko idazkari nagusiak azaldu duenez, Martinek gaur egin duten Batzorde Exekutiboan iragarri du bere erabakia, "arrazoi pertsonalak" argudiatuz.

Martinek karta batean azaldu duenez, azken bi urteotan “organizazioko kideek bere garaian ez zuten PPren eskualdeko azken kongresuko emaitza onartu”. “Euren nahierako eta interes pertsonalerako” soilik lan egin dute, “batasunagatik” lan egin beharrean.

Halere, PPren buru izateko bere lanaren “gauzarik okerrena” “babes falta, konfiantza falta, eta zuzendaritza nazionalaren aldetik eskualdeko zuzendaritzagatik batzuetan sentitu dudan ezjakintasuna izan da”.

“Ez dira gutxi izan urte honetan idazkari nagusiarekin hitz egin nahi izan ditudan aldiak Nafarroan alderdiak duen egoera jakinarazteko eta Foru Erkidegoarentzako geure proiektu politikoari buruz aritzeko”.

Presidente berria aukeratzen duten bitartean, behin-behineko batzordea eratuko du Nafarroako PPk. Pablo Zalba eurodiputatuak zuzenduko du batzordea.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X