Patxi Lopezek irailean erabakiko du Euskadin jarraituko duen
Patxi Lopez PSE-EEko buruak astelehen honetan esan du irailean erabakiko duela Euskadin legebiltzarkide gisa jarraituko duen ala behin betiko Madrilera joango den. Izan ere, asteburu honetan Ekintza Politikoko idazkari izendatu dute Lopez PSOEko exekutiba berrian. ''Edonola ere, beti izango naiz euskal sozialista eta hemen izango ditut sustraiak’’, esan du Radio Euskadiko elkarrizketa batean.
Patxi Lopez ‘’pozik’’ azaldu da asteburu honetan PSOEko ezohiko kongresuan gertatutakoarekin. Bertan, berretsi egin du Pedro Sanchez alderdiko idazkari nagusi moduan. PSEko buruak esan du ‘’esandakoa erakutsi’’ egin behar dela, eta azpimarratu du datozen egunetan agerian geratuko dela sozialistak ‘’norabidea’’ berdinean ari direla.
Gaur bertan Pedro Sanchezek eta Mariano Rajoyk egin behar duten bileraren inguruan, Lopezek aurreratu du sozialistek ‘’eredu federalistaren aldeko eboluzioa’’ eskainiko dutela. ‘’Eredu federalista horrek erreforma konstituzionala behar du, Espainian egun dauden berezitasunak biltzeko gai izateko’’, gaineratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri