Sare sozialak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Milaka jarraitzaile faltsu topatu dituzte Rajoyren Twitterreko kontuan

Espainiako Gobernuko presidenteak 500.000 jarraitzaile zituela ospatu zuen, baina % 60 baino gehiago gezurrezkoak zirela kontuan izan gabe.
Mariano Rajoyren Twitter kontua.
Mariano Rajoyren Twitter kontua. Argazkia: Twitter

Sare sozialak pertsona publikoen eragin ahalmenaren edo famaren termometro bihurtu dira azken urteetan, eta askok trikimailuak erabiltzen dituzte Interneten duten pisua handitzeko.

Dirudienez, Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea da horietako bat. Izan ere, ekainean pozik agertu zen 500.000 jarraitzailera iritsi zelako, baina berehala atzeman zuten amarrua. Elplural.com-en arabera, Status People sare sozialetako auditoreak egiaztatu du Espainiako presidentearen jarraitzaileen % 63 faltsuak direla.

mariano rajoy twitter jarraitzaile arabiarrakGainera, azken orduetan 60.000 jarraitzaile berri lortu ditu Rajoyk, gehien gehienak arabiarrak, izenak alifato edo arabierako grafia erabiliz idatzita dituztenak, eta horrek areagotu egin ditu trikimailuaren susmoak.

Horrez gain, jarraitzaileetako askok Twitterrek berez jartzen duen arrautzaren irudia dute oraindik, ahaleginik ere ez dute egin amarrua ezkutatzeko.

Podemos taldeak salatu du Rajoy presidenteak (565.000 jarraitzaile) Pablo Iglesiasek (524.000) baino jarraitzaile gehiago izan dezan egindako kanpaina bat izan dela.

Rajoyren taldeak onartu du robotak daudela

Sare sozialak sutan hasi dira amarruaren berri izan dutenean, eta Rajoyren taldeak berehala idatzi ditu bi mezu Twitterren, eurak jarraitzaile olde horren atzean ez daudela adierazteko. Egia edo trikimailua ezkutatzeko ahalegina?

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hasi da hauteskunde kanpaina Andaluzian

Sevillan ekin die kanpainako ekitaldiei Alderdi Popularrak; Granadan, Alderdi Sozialistak. Moreno Bonilla PPko hautagai eta gaur egungo presidenteak gehiengo absolutua nahi du; ez du Vox nahi bere gobernuan. Jarraitzaileei botoa ematera joateko deia egin die, inkestek iragartzen duten gehiengo absolutua ziurra ez delakoan. Alderdi Sozialistaren hautagai Maria Jesus Monterok, berriz, inkestek iragartzen dizkioten emaitza txarrak irauli nahi ditu eta zerbitzu publikoen aldeko defentsan oinarritu du kanpaina.

REBEKA UBERA LAURA GARRIDO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Medikuen gatazkan esku hartzeko eskatu diote EH Bilduk eta PPk Osasun sailburuari

Medikuen grebaz aritu dira gaur, besteak beste, Eusko Legebiltzarrean. EH Bilduk medikuen lan-baldintzak hobetzeko mozioa eraman du ganberara, eta Rebeka Ubera koalizioko legebiltzarkideak Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuari eskatu dio, fitxa mugitu eta neurriak hartzeko aferan.  Alderdi Popularreko Laura Garridok ere defendatu du Jaurlaritzak badituela eskuduntzak, medikuen egoera hobetzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X