Pujol auzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pujolek 22ko astean emango ditu azalpenak eta galderak onartuko ditu

Parlamentuan egin beharreko agerraldia irailaren 22tik aurrera egitea eskatu zuen. Bestalde, Kataluniako Parlamentuko presidenteak ez du zehaztu Galdeketa legea noiz onartuko duten.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Pujol irailaren 22ko astean agertuko da Kataluniako Parlamentuan

Jordi Pujol Kataluniako presidente ohiak 30 urtez atzerrian izan duen diruaren inguruko azalpenak emango ditu irailaren 22ko astean Kataluniako Parlamentuaren aurrean eta galderak onartuko ditu, Nuria de Gispert Kataluniako Parlamentuko presidenteak igande honetan iragarri duenez.

Gispertek Kataluniako Parlamentuan "azalpenak emateko gogoz" eta diputatuen galderei erantzuteko gogoz ikusten du presidente ohia, Kataluniako 3/24 telebista kateari eskainitako elkarrizketan adierazi duenez. Bestalde, Kataluniako Parlamentuko presidenteak ez du zehaztu Parlamentuak Galdeketa Legea noiz onartuko duen, baina ziurrenera irailean egingo dute horri buruzko osoko bilkura.

De Gispertek Pujolen eskutitz bat jaso zuen asteartean eta bertan Kataluniako Parlamentuaren aurrean azalpenak emateko prest zegoela agertu zion Pujol presidente ohiak, baina irailaren 22tik aurrera egitea eskatu zuen Diadan eraginik ez izateko.

Kataluniarren % 55ek uste dute Pujol auziak burujabetza prozesuari eragingo diola, % 31,8k ez dute uste eraginik izango duenik eta % 5ek uste dute, berriz, ez duela eragin positiborik izango, El Periodico egunkariak gaur kaleratutako inkestaren emaitzen arabera.

Bestalde, El Pais egunkariak gaur argitaratutako inkestaren arabera, kataluniarren % 45ek uste dute Kataluniako Gobernuak Auzitegi Konstituzionalaren erabakia onartu beharko lukeela, eta % 23a debekuak debeku galdeketa egitearen alde dago. Inkestan parte hartu dutenen 10etik 6k Kataluniak independentzia lortzeko aukera gutxi edo oso gutxi daudela uste dute, eta % 67k uste dute galdeketa egingo ez balitz, Artur Mas presidenteak hauteskundeak aurreratu beharko lituzkeela.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X