'Gobernuak Kataluniako aldarriari entzungor egitea kezkagarria da'
Francesc Homs Presidentetzako kontseilariaren aburuz, “Espainiako Gobernuak Kataluniako herritarren aldarriari entzungor egitea kezkagarria da”. “Estatu demokratiko batek ez du botoa eman nahi dutenei Zigor Kodea ezartzea erabakitzen”, gaineratu du.
Homs “arduratuta” agertu da Mariano Rajoyk zuzentzen duen Espainiako Gobernuaren “erantzun ezagatik”. Presidentetzako kontseilariak gogora ekarri du irailaren 11ko Diadan herritarrek izan zuten parte hartzea. “Kataluniako herriak adierazten duenari beste arreta bat eskaintzea nahiko genuke. Are gehiago eskaera herritarren gehiengoak egin duenean, jarrera egokia izanez eta modu demokratikoan”, azpimarratu du.
Estatuko fiskal nagusiak egindako adierazpenekin ere “arduratuta” agertu da Homs, izan ere, fiskala Zigor Kodea ezartzearen alde agertu zen, Artur Mas Generalitateko presidenteak azaroaren 9ko galdeketarekin aurrera jarraituz gero.
“Non gaude botoa eman nahi izateak Zigor Kodea ezartzea badakar?”, galdetu du Homsek. “Hori ez da estatu demokratiko baten jokabidea; horrela balitz beste zerbaiten inguruan hitz egiten ariko ginateke”, gaineratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
PPk ez du baztertzen EAJ eta PSErekin zerga erreforma adostea
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek, presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri