Herriraren aurkako operazioan atxilotuek Barne Ministerioa salatu dute
Gaur urtebete Herrira euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko mugimenduaren kontrako operazioan atxilotutako 18 lagunek auzitara eramango dute Espainiako Gobernuko Barne Ministerioa, epaiketa egin aurretik "euren ohorea urratzea" eta "kalte moralak eragitea" leporatuta, GARA egunkariak gaur kaleratu duenez. Salaketaren arabera, atxiloketak izan eta ordu gutxitara Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak hedabideen aurrean esan zuen Herrira "ETAren adar bat" zela, eta atzemandako 18 lagunak talde armatuko "kide eta buruzagiak" zirela. Operazioan atzemandako lagunek, artean, ez zuten ez Poliziaren aurrean ezta epailearen aurrean ere deklaratu.
100.000 euroko kalte-ordaina eskatu diote Ministerioari atxilotutako bakoitzarentzat , eta beste 100.000 eurokoa, Herrira mugimenduarentzat. Barne Ministerioan jarri dute salaketa, eta, aurrera begira, ez dute baztertzen Europako auzitegietara jotzea.
Iazko irailaren 30ean, 10:00etan, abiatu zuen Guardia Zibilak Herriraren aurkako operazioa, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Eloy Velasco epaileak aginduta. 18 lagun atxilotu zituzten, talde terroristako kide izatea egotzita. Handik hiru egunera denak libre utzi zituzten.
Gaur, Herrirako iturriek jakitera eman dutenez, Guardia Zibila Herrirak Hernanin duen egoitzan sartu da, berriro. Iazko miaketan utzitako material apurra eraman dute, kamiseta batzuk besteak beste.
Zure interesekoa izan daiteke
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.