Terrorismoaren biktimen memoriala Gasteizen jarriko dute
Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroak iragarri du Gasteizen kokatuko dutela terrorismoaren biktimen oroimenerako zentroa, Espainiako Bankuaren eraikin historikoan, hain zuzen ere. Horretarako, adituz osatutako batzorde independente bati eman diote zentroa diseinatzeko eta edukia erabakitzeko ardura.
Fernandez Diazek Ministroen Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan azaldu duenez, Florencio Dominguez kazetaria izango da batzordearen buru, eta beste hamahiru batzordekide izango ditu. Zentroaren inguruko txostena hiru hilabete barrurako izan beharko dute prest.
Batzordeak zentroaren ezaugarri nagusiak eta egitekoak zehaztuko ditu, Terrorismoaren Biktimen Legeak agintzen dituen oroimena, egia, duintasuna eta justizia oinarri hartuta. Lege horrek aurreikusten du, hain justu, zentroa eraikitzea.
Lau milioi euroko aurrekontua bideratuko dute datorren urtean zentroa eraikitzeko, eta dagoeneko Estatuko Aurrekontuan zehaztua dago diru partida hori.
Fernandez Diazen esanetan, Forencio Dominguez "erreferentzia da gai honetan", eta horregatik izango da presidente. Horrez gain, terrorismoan, etikan, komunikazioan, historian, soziologian, biktimen oroimenean, museoetan, pedagogian eta didaktikan adituak diren beste hamahiru pertsonak osatuko dute batzordea.
Joseba Arregi filosofian eta soziologian doktorea; Jose Luis de la Cuesta Terrorismoaren Biktimen Partehartzerako Euskal Kontseiluko presidentea, Javier Elzo gizarte ikerlaria, Iñaki Ezkerra kazetaria, Edurne Uriarte Zientzia Politikoetan katedraduna, Gaizka Fernandez Soldevilla ETAri buruzko argitalpen ugariren egilea, Maria de los Angeles Gil Blanco Hezkuntza Ministerioaren Ordenamendu Akademikoko zuzendari orde nagusiaren ondokoa, Javier Jordan terrorismoaren ikertzailea, Francisco Llera Euskobarometroaren fundatzaile eta zuzendaria, Jesus Loza Patxi Lopez lehendakariaren garaian Elkarbizitza arduradun izandakoa, Javier Marrodan Diario de Navarrako kazetaria 20 urtez, Manuel Reyes Mate holokaustoari, etikari, justiziari eta biktimei buruzko lanen egilea, eta Fernando Saez Lara Espainiako Antropologia Museoaren zuzendaria izango dira batzordea osatuko duten gainerako 13ak.
Zure interesekoa izan daiteke
Jaurlaritzak adierazi du adingabeen harrera zentroen sistema "tentsionatuta" dagoela; Garmendia Ceutako haurrak hartzearen alde dago
Zapaterok epaileari jakinarazi dio bere bulegoan aurkitutako bitxiak Saudi Arabiako erregeak oparitu zizkiola 2007an
PPk ez du baztertzen EAJ eta PSErekin zerga erreforma adostea
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek, presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri