2015eko Aurrekontuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Amaiur: 'Estatuko Aurrekontuek subiranotasunari eraso egiten diote'

Amaiurrek osoko emendakina jarri die Estatuko Aurrekontuei, "zentralizazioan sakontzen" dutela argudiatuz.
Sabino Cuadra Amaiur efe
Sabino Cuadra Amaiur efe

Amaiurren iritziz, Estatuko Aurrekontuek erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko eta Euskadi “subiranotasunaren bidean” jartzeko akordioak pizteko “beste arrazoi” bat ematen dute.

Bilbon agerraldia egin dute Rafa Larreina eta Sabino Cuadra Amaiurreko Kongresuko ordezkariek, 2015eko Aurrekontuei osoko emendakina jarri diotela iragartzeko. Estatuko Aurrekontuek “Euskal Herriko subiranotasunari eraso” egiten diotela nabarmendu dute: “Euskadin aplikatu nahi ez dugun zorpetze muga bat ezartzen dute eta, horrez gain, zentralizazioan sakontzen dute”.

Euskal Herriko “errealitate politiko, ekonomiko eta sozialarekin” talka egiten dute PPren Aurrekontuek, Amaiurren iritziz, baita “Euskal Herriak bere etorkizuna erabakitzeko duen eskubidearekin edota bere eredu ekonomiko eta sozialarekin ere”.

“Estatuko Aurrekontuek beste arrazoi bat ematen digute Euskal Herrian erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko. Horrez gain, euskal herritarren beharrizanei erantzungo dieten politika ekonomiko eta sozialak martxan jartzeko beharra ere agerian uzten dute”, defendatu dute Amaiurreko ordezkariek.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X