Nork hartuko du Barcinaren lekukoa?
Astelehenean eman zuen ezustekoa Yolanda Barcina Nafarroako presidenteak, 2015eko Foru Hauteskundeetara ez zela aurkeztuko iragarrita. Ordutik, izen-dantza handia da, baina UPNren Batzorde Politikoak azaroaren 29ra arte ez du jakinaraziko nork hartuko duen Barcinaren lekukoa.
Atzo egin zuen bilera, Barcina buru zela, Hautagaitzen Batzordeak (zerrendak osatzeko ardura duen taldeak), eta bertan, besteak beste, epeak erabaki zituzten: azaroaren 18an zabalduko dute hautagaitzak aurkezteko epea, azaroaren 24ra arte. Zazpi eguneko tartea izango dute, beraz, Nafarroako presidentetzarako hautagaitza aurkeztu nahi duten alderdikideek. Behin izen guztiak mahai gainean dituztenean, Hautagaitzen Batzordeak hautagai bat aukeratuko du, eta, ondoren, UPNren Batzorde Politikoak berretsi beharko du izen hori. Prozesu honen kontrako ahotsak, jada, hasi dira plazaratzen: parte-hartze zabalagoa eta primarioak eskatzen ditu alderdiaren barruko sektore batek.
Barcinaren lekukoa nork hartuko duen dabil orain denen ahotan. Hitzetik hortzera dabiltzan izenak ondorengoak dira:
Jose Javier Esparza (Iruña, 1970): Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilaria. Datozen hauteskundeetan UPNren zerrendaburu izateko gehien entzuten den izenetako bat da. Gaiaren inguruan galdetuta, Esparzak berak esan du ez duela "kinieletara jokatu nahi", eta orain garrantzitsuena "hitz egitea eta hausnartzea" dela. Nafarroako Unibertsitatean Pedagogian lizentziaduna, Agoizko alkate izan zen 1999-2003 eta 2003-2007 legealdietan. Ondoren, 2007-2011 epean, Nafarroako Kirol Institutuko zuzendaria izan zen. 2012an Landa Garapen, Ingurumen eta Tokiko Administrazio kontseilari izendatu zuten, eta UPNko Batzorde Exekutiboko kideetako bat da 2013tik.
Oscar Arizkuren (Iruña, 1977): UPNko idazkari nagusia eta Batzorde Exekutiboko kidea. Nafarroako Unibertsitate Publikoan Zuzenbidean lizentziaduna, suhiltzailea da ogibidez. 2011ko hauteskundeetan Noaingo alkate aukeratu zuten. Lau urtez kargu horretan egon eta gero, UPNren IX. Kongresuan, 2013ko martxoan, alderdiko idazkari nagusi izendatu zuten.
Iñigo Alli (Iruña, 1973): Nafarroako Gobernuko Gizarte Politiken kontseilaria. Biologia Zientzietan lizentziaduna, Morgan Stanley enpresan finantza-aholkulari izan ondoren, CAN Nafarroako Kutxara joan zen lanera. Finantza-erakunde horretan eman du bere ibilbide profesional ia guztia, 2012an Nafarroako Gobernuan kontseilari kargua hartu arte.
Juan Luis Sanchez (Iruña, 1966): Nafarroako Gobernuko bigarren presidenteorde eta eleduna, eta Kultura, Turismo eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilaria da. Nafarroako Unibertsitatean Zuzenbidean lizentziaduna, 1995etik 2011ra arte Iruñeko Udaleko zinegotzia izan zen: Hirigintza, Etxebizitza eta Garapen Jasangarrirako sailetan aritu zen, batez ere. 2011n, Nafarroako Gobernuak Kultura, Turismo eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari izendatu zuen, eta bigarren presidenteorde kargua ere hartu zuen urtebete geroago.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Gobernuak baztertu egin du adostasunik ez duten neurriak krisiaren aurkako planean sartzea
Alokairuko etxebizitzetan bizi direnei nolabaiteko babesa emateko neurriak negoziatzen ari dira oraindik. Dekretua ostiralean onartuko dute Ministroen Kontseiluan eta datorren astean bozkatu Kongresuan.
Bengoetxea: "Euskara defendatzea batzea da, ez baztertzea"
Korrikaren inguruan sortutako polemikaren harira, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak esan du Korrika beti izan dela "euskararen inguruko topagune sozial handia", eta "garrantzitsua" dela "batzen duen espazioa izaten jarraitzea". "Ez da harresi edo lubaki gehiagorik behar. Euskarak zubiak behar ditu", adierazi du.
Etchegarayk ez dio sinesgarritasunik eman Baionan eratu duten ezkerreko aliantzari
Azken 12 urteotan Baionako alkate izan denak hautesle abertzaleei gogorarazi die Etcheto sozialista jakobinoak Euskal Hirigune Elkargoa sortzearen aurka egin zuela.
PSE-EEk ez du Korrikan parte hartuko "CCOOri jarritako betoagatik"
Alderdi sozialistak ohar batean kritikatu duenez, "CCOOren ordezkaritza baztertzea euskarak merezi ez duen intolerantzia adierazpen bat da".
Ezkerreko alderdiek akordioa itxi dute Baionan eta Biarritzen, bigarren itzulira elkarrekin aurkezteko
Lapurdiko hiriburuan, Jean-Claude Iriart abertzalea izango da ezkerreko aliantzaren zerrendaburu, eta helburua da Jean-Rene Etchegaray orain arteko auzapeza kargutik kentzea. Elgarrekin Baionarentzat izena hartuko du zerrenda berriak.
Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.
Abascalek PPri eskatu dio Vox sar dezala Gaztela eta Leongo gobernuan, koalizioa osatzeko
Karguez hitz egin baino lehen neurriak eta bermeak dituen programa bat negoziatzea proposatu du Voxeko buruzagiak, eta PPk presioa egin du Extremaduran eta Aragoin ere akordioak lortzeko.
EAJk eskatu du elektrizitatearen gaineko zerga jaistea eta hainbat sektoretan erregaiaren prezioan hobariak ezartzea
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, Ekialde Hurbileko gerrak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko 31 neurri jasotzen dituen proposamena bidali dio talde jeltzaleak Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuari.
Ubarretxenak iragarri du "akordio garrantzitsuak" izan direla aireportuen eskumenari dagokionez
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza eta Autogobernu sailburuak azaldu duenez, gaur sinatutako akordioak transferentziaren dokumentuan jasotzen badira, "akordioa gertu egon daiteke".
Espainiako Gobernuak aste honetan aurkeztuko ditu energiaren prezioen igoeraren aurkako neurriak
Aegesen ministroak aurreratu duenez, "erantzun integralerako plana" da eta "eragile sozialekin eta talde parlamentarioen proposamenekin" ari dira lanean; hala ere, ez du zehaztu noiz aurkeztuko duten Iraneko gerrak energiaren prezioetan izan duen eragina arintzeko ekimena.