Hau da Podemosen Zuzendaritza
“Ohiz kanpoko gauzak egingo dituzten pertsona arruntak”. Horrela azaldu du Pablo Iglesiasek Podemosen Zuzendaritza osatuko duten 62 pertsonen perfila.
Idazkari nagusia:
Pablo Iglesias – Zientzia Politikoan doktorea eta Zuzenbidean Lizentziaduna (Madrilgo Unibertsitatea, Complutense –UCM-), eta UCMko irakaslea. Ikerketa Politikoen eta Sozialen Zentroko kolaboratzailea, Fort Apache eta La Tuerka saioen zuzendari eta aurkezlea, eta telebistako tertuliakidea.
Herri Kontseilua:
1.-Iñigo Errejon –Zientzia Politikoan doktorea UCMn, Podemosen kanpainiako zuzendaria izan zen, hauteskunde europarretan.
2.-Juan Carlos Monedero - Podemosen sortzaileetako bat, UCMn Zientzia Politikoen irakasle. Gaspar LLamazaresen aholkulari izan zen, IUko koordinatzaile nagusia izan zen garaian.
3.- Carolina Bescansa.- Done Jakuen jaiotakoa, Podemoseko Analisi Politikoaren Unitateko arduraduna.
4.- Luis Alegre.- Filosofia irakaslea UCMn, Podemos sortu zutenen artean. ‘Noski Ahal Dugu Herri Asanblada’ antolatu zuen taldeko koordinatzailea.
5.- Auxiliadora Honorato.- Zuzenbidean (Sevillako Unibertsitatean) eta Gizarte Antropologian (UNED) lizentziaduna; SAT sindikatuko ordezkari.
6.- Rafa Mayoral.- Madrildarra, 40 urtekoa y abokatua, Hipotekek kaltetutako Plataformako kide.
7.- Tania Gonzalez.- Avilesdarra, 32 urterekin Podemosen eurodiputatua.
8.- Sergio Pascual.- Podemoseko Hedadura Batzordekoa.
9.- Gemma Ubasart.- Katalana, 36 urte, Zientzia Politikoetan aditua.
10.- Miguel Bermejo.- Ikaslea, Bologna Planaren kontrako mugimenduko, 15M… kidea.
11.- Irene Montero.- Madril, 26 urte, Madrilgo Unibertsitatean ikertzaile, Psikologian lizentziaduna eta PAHklo kide.
12.- Pablo Bustinduy.(Madril, 1983).- Filosofoa eta idazlea, Podemosek Europako Parlamentuko ordezkaria.
13.- Rita Maestre.- Madril, 26 urte. Bologna Planaren kontrako mugimenduko, 15M etab. kidea. Zientzia POlitikoetan lizentziaduna.
14.- Jorge Lago.- Soziologoa eta irakaslea UCMn
15.- Sara Bienzobas.- Madril, 29 urte, 15Mko kide ohia La Tuerka saioko taldekidea. Hauteskunde kanpainian ere lan egin zuen.
16.- German Cano.- Alcala de Henareseko Unibertsitatean irakasle.
17.- Lucia Ayala.- Artearen Historian lizentziaduna, astronomian eta astrofisikan aditua.
18.-Eduardo Fernandez.- 23 urte, Filosofia ikaslea. Sare sozialen taldeko arduraduna.
19.- Nagua Alba.- Madril, 24 urte, licenciada en Psicología. Procede también del movimiento estudiantil y del 15M. Miembro del equipo de redes sociales.
20.- Miguel Ardanuy.- 23 urte, Parte Hartze taldeko arduraduna.
21.- Clara Serrano.- 31 urte, Filosofian lizentziaduna, UCMn ikertzaile.
22.- Eduardo Maura (Valladolid, 1981).- UCMn Filosofia irakaslea.
23.- Clara Serra.- 32 urte, Filosofian lizentziaduna, mugimendu feministen arloan ibilitakoa.
24.- Jorge Moruno.- Madrileño, 31 urte, UCMn Soziologian lizentziaduna. Telebistarako diskurtsoak lantzen ditu.
25.- Laura Casielles (Pola de Siero, Asturias, 1986).- Kazetaritzan (UCM) eta Filosofian (UNED) lizentziaduna.
26.- Segundo Gonzalez, (Pola de Allande, Asturias).- 26 urte, Ekonomian eta Kazetaritzan ikasketak.
27.- Ana Dominguez (Plasencia).- Historian lizentziaduna UCMn, Kultura Zirkulukoa.
28.- Jesus Gil Molina (Madril, 1989).- Kazetaritzan eta Ikus entzunezkoetan lizentziaduna.
29.- Eva Muñoz.- Lan Sozialean aditua.
30.- Nacho Alvarez.- Economian doktorea UCMn, irakasle da Valladolideko Unibertsitatean.
31.- Belen Guerra (Tenerife, 1970).- Bibolinjolea. Rivas VAciamadrid Udalean Kultura eta Jaiak arloko zuzendari izandakoa.
32.- Jesus Montero (Cantabria, 51 urte).- Politikan lizentziaduna. IUko sortzaileetako bat, besteak beste.
33.- Angela Ballester.- Valentziarra, Nazioarteko harremanetan aditua.
34.- Juan Manuel del Olmo.- Soriakoa, 32 urte. PAHn kolaboratzaile.
35.- Beatriz Rilova.- Tarragona, 34 urte, Biologian lizentziaduna.
36.- Ariel Jerez (Buenos Aires, 1966).- Zientzia Politikako irakaslea UCMn.
37.- Noemi Santana (Las Palmas, 1984).- Hauteskunde europarrean parte hartu zuen.
38.- Guillermo Paños.- Granadarra, 28 urte.
39.- Isabel Franco.- Sevillakoa, Lan Harramentan aditua.
40.- Javier Sanchez.- Filosofian lizentziaduna, 29 urte, ikasleen mugimenduetako kide izandakoa.
41.- Ione Belarra.- Nafarroa, Psikologian lizentziaduna UCMn. SOS Arrazakeriako kidea, besteak beste.
42.- Pablo Fernandez.- Leonekoa, 38 urte, UCMn Zuzenbidean lizentziaduna.
43.- Paula Baeza.- Abokatua, 36 urte.
44.- Juan Maria Exposito.- Abokatua. Caceres.
45.- Gemma Galdon.- 38 urte, ikertzaile talde baten arduraduna.
46.-Xose Xuacu Rodriguez.- Oviedon jaioa, 30 urte, Gastronomian teknikaria. Langabezian.
47.- Esperanza Gomez (Sevilla, 1974).- Zuzenbidean lizentziaduna.
48.- Alberto Montero.- Ekonomian doktorea, Malaga.
49.- Isabel Alba.- Madrildarra, idazlea, gidiolaria eta argazkilaria. Donostian bizi da orain dela 20 urte.
50.- Marcos Martinez.- Santander, 26 urte.
51.- Esther Sanz.- 32 urte, Tenerifekoa jaiotzez baina Granadan bizi da.
52.- Luis Angel Aguilar.- Hezkuntza Bereziko Irakaslea. IUko Probintzia mailako koordinatzaile izan zen.
53.- Ana Terron.- 31 urte, granadarra.
54.- Jaume Asens,- Giza Eskubideen arloko abokatua. Millet, Barcenas eta Pujol auzietan, esaterako, parte hartu zuen.
55.- Mari Carmen Romero.- Bartzelona, 35 urte. Biología lizentziaduna.
56.- Raimundo Viejo (Vigo, 1969).- Bartzelonako Guanyemgo kidea.
57.- Alejandra Machin.- Madrildarra. Finantza sistemetan, zergetan eta nazioarteko kooperazioan aditua.
58.- Ruben Lopez.- Zaragozarra, kirolen mundukoa.
59 .- Maria Angeles Garcia.- Murtziarra.
60.- Ana Castaño.- Madrildarra, 55 urte, Medikuntzan lizentziaduna. Marea Zuriko kide.
61.- Sandra Minguez.- Valentziarra, matematika irakaslea eta15Meko ekintzailea.
62.- Carlos Jimenez Villarejo (Malaga, 1935).- UStelkeriaren kontrako fiskalburu ohia. Eurodiputatu izateko kargua irabazi zuten, baina uko egin zion.
Bermeen Batzordea
Hamar pertsonek osatzen dute batzordea, Zuzenbidearen arlokoak. Adibidez, Gloria Elizo eta Manuel Maroto.
Denis Thomas Maquire, Clara Azorin eta Raul Carballedo abokatuak, Raquel Huerta, Marina Avia Estrada, Pablo Fernandez, Ana Laura Canilla eta Pablo Casteñano dira beste zortziak.
Zure interesekoa izan daiteke
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
Bilboko aireportuan ere kontrol aleatorioak ezarri dituzte Italiatik datozen bidaiarientzat
Kontrolak goizean egin dituzte Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan gauerdian hasi dira ausazko kontrolak egiten.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.