Albiste da
San Fermin 2025 |
Caja Madrid auzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Txartel beltzen erantzulea izatea egotzi dio ANk Rodrigo Ratori

Auzitegi Nazionalak errefusatu egin du Andreu epaileak ezarritako bermaren aurka Rodrigo Ratok aurkeztutako helegitea.
Rodrigo Rato Caja Madrideko presidente ohia. EFE

Auzitegi Nazionalak berretsi egin du Fernando Andreu epaileak Rodrigo Rato Bankiako presidente ohiari ezarritako bermea, Caja Madrideko txartel beltzen sorreraren erantzukizuna egotzi baitio.

Auto batean, Zigor Arloko hirugarren aretoak errefusatu egin du bankari ohiak bermearen aurka aurkeztutako helegitea, txartel horiek "legaltasunetik kanpo" zeudela argudiatuta.

Urriaren 16an, Andreu epaileak 3 milioi euroko bermea ezarri zion Ratori, zergarik ordaintzen ez zuten txartelak "onartzea eta sustatzea" egotzita.

1999. eta 2012. urteen artean, Caja Madrideko 83 kontseilarik eta zuzendarik erabili zituzten txartel horiek, eta 15 milioi euroko gastua egin zuten.

Ratok berme horren aurka egin zuen, eta epaiketa egin arte errugabe gisa tratatu behar dutela argudiatu zuen.

Auzitegi Nazionalak, baina, berretsi egin du ikerketen arabera aipatu txartelak legeditik kanpo zeudela.

Gainera, ikerketak luze emango duenez, delitu zantzuak "irmoak" direnez, ezar diezaioketen isuna handia izan daitekeenez eta kaltedunak asko direnez, Andreuk 3 milioi euroko bermea ezarri izana "zuzenbidearen arabera egoki" dela ebatzi dute.

Albiste gehiago politika

MADRID, 05/07/2025.- El presidente del PP, Alberto Núñez Feijóo, interviene durante la segunda jornada del Congreso del PP, en la que se aprobarán las dos ponencias, la hoja de ruta del partido de cara a la conquista de La Moncloa. EFE/ J.J. Guillén
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Feijoo: "Gure herrialdea berreraikitzea da nire konpromisoa"

PPren burua berriro hautatu dute alderdiko presidente botoen % 99,24ko babesarekin. Hain zuzen ere, Feijooren lidergoa indartzea eta gobernu-alternatiba gisa agertzea helburu dituen XXI. Kongresu Nazionala egiten ari dira popularrak asteburu honetan. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Francisco Salazarrek uko egin dio PSOEren zuzendaritzari, sexu-jazarpen salaketen ostean

Rebeca Torro Antolakuntza idazkariaren albokoa izan behar zuen Hauteskunde Ekintza eta Analisirako Idazkaritzan. Salazar ez da PSOEren Exekutiba Federal berriko kide izango, eta Pedro Sanchezen aholkulari gisa Moncloan zuen kargutik "behin-behinean" kentzeko eskatu du. Zehazki, Gobernuko Lehendakaritzaren koordinatzaile instituzionala zen.

Gehiago kargatu