2.200 ikaslek entzun dituzte aurten biktimen testigantzak
Eusko Jaurlaritzak biktimen testigantzekin 50 saio eskaini ditu Adi-adian programaren bitartez. Horietatik 47 zuzeneko testigantzak izan dira, eta 2.256 ikaslek hartu dute parte aurten.
Datorren urteari begira, Jaurlaritzak ekimenarekin jarraituko du; izan ere, 30 ikastetxek egin dute programa euren zentroetan hartzeko eskaria. Guztira, 60 testigantza eskainiko dira 2015ean, eta baliteke kopuru horrek gora egitea.
Ohar baten bidez, Jaurlaritzak Adi-adian programaren lehenengo balantzea egin du gaur.
Guztira 17 biktimek hartu dute parte aipatu programan: ETAren 11 biktima, GALen beste lau eta poliziaren indarkeriaren bi biktima, hain zuzen ere.
“Pertsona horiek ahalegin pertsonal handia egiten dute. Gazte taldeen aurrean jarri eta beren bizitzako atal mingarria azaltzen dute helburu hezigarriarekin”, adierazi du Jaurlaritzak.
“Bizikidetzako ezinbesteko testigantza eskaintzen dute, eta gorrotoaren aurrean, haien biografiak beren bizitzak modu eraikitzailean berregiteko egin behar izan duten esfortzua deskribatzen du”.
Adi-adian modulua “oso ondo” ari da funtzionatzen, Jaurlaritzaren esanetan. Batetik, agente hezitzaileekin egin duten aldez aurreko aurkezpenagatik, eta, bestetik, biktimen eginkizunak “duen balio izugarria eta haien testigantzaren funtzio pedagogikoagatik”. Hirugarren faktore bat ere nabarmendu du Jaurlaritzak: “esperientziari buruzko balorazio positiboa elkarri jakinarazten dioten ikastetxeen arteko ahoz ahokoa”.
Ikastetxeen kasuan, balorazioa “oso positiboa” izan da “kasu guztietan”. Ikasleek azpimarratu dute biktimek pairatu duten “sufrimendu izugarria” entzuteak “eragiten dien inpaktua” eta, horrekin batera, “pertsona horiek gorrotorik ez sentitzeak eragiten dien harridura”.
“Beren bizitzari buruz hausnarketa egiteko balio izan diela diote askok. Horrez gain, gai horri buruz hitz egiten duten lehen aldia izan dela aipatu dute askotan”, azaldu du Jaurlaritzak.
Parte hartu duten biktimen kasuan, “oso positiboki” baloratu dute “programaren antolaketa, printzipio etiko argi eta esplizituak eta, batez ere, programa lasaitasunez garatzeko eta babestuta eta lagunduta sentitzeko sortutako gune seguru eta diskretua”.
Azkenik, Jaurlaritzak esan du programa hori ikasgeletan sartu ahal izateko “garrantzitsua” zela “eztabaida mediatikotik” ateratzea. “Liskarretik ateratzea lortu da, eta hori izan da nabarmendu beharreko beste gakoetako bat”, azaldu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Jaurlaritzak adierazi du adingabeen harrera zentroen sistema "tentsionatuta" dagoela; Garmendia Ceutako haurrak hartzearen alde dago
Zapaterok epaileari jakinarazi dio bere bulegoan aurkitutako bitxiak Saudi Arabiako erregeak oparitu zizkiola 2007an
PPk ez du baztertzen EAJ eta PSErekin zerga erreforma adostea
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek, presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri