Atxiloketak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Barrenak Estatuaren mendeku gosea ikusten du Arrospideren atxiloketan

Sortuko eledunaren hitzetan, 'Santi Potros' atxilotzeko akusazioak aitzakia baino ez dira, mendekua hartzeko.
Pernando Barrena, Sortuko bozeramailea. EiTB.
Pernando Barrena, Sortuko bozeramailea. EiTB.

Pernando Barrena Sortuko bozeramaileak azken bi asteotan Espainiako Gobernua ezartzen ari den "errepresioa" salatu du. Santiago Arrospide Sarasola Santi Potros atxilotzeko "akusazio berriak asmatu" izana leporatu dio Espainiako Gobernuari Barrenak.

Joan den astean ETAko presoen abokatuen aurka egindako operazioa, Auzitegi Gorena zigorrak pilatzearen kontra agertu izana eta Arrospideren atxiloketa estrategia berean kokatu ditu Barrenak. Haren iritzian, egoera politiko berri baten atarian gaudela jakin badaki Estatuak, eta horren aurrean "errepresioa" da erantzuna.

Donostian eman duen prentsaurrekoan, Barrenak esan du akats larria dela "hauteskundenkeriaz" aritzea, gertatzen ari denaren aurrean. Euskal Herrian, Katalunian edota Espainiako Estatuan aldaketa eragoztea da Madrilgo Gobernuaren helburu bakarra, Sortuko bozeramailearen esanetan.

Ezker abertzaleak "Estatuaren auto-kolpea" sumatzen du gertatu diren azken atxiloketen aurrean eta "horren xedea ezer ez aldatzea da".

Santi Potros-en atxiloketaren atzean Estatuaren mendeku gosea ikusten du Barrenak. Arrospide atxilotzeko akusazioak asmatzea egotzi dio Estatuari. "Duela 27 urte gertatu zen zerbaiten akusazioa asmatu dute, kartzelan 27 urtez egon den eta duela egun batzuk aske utzi zuten pertsona bat berriro atxilotzeko", esan du.

 

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X