Sanchezek Rajoyri: 'Bete-betean asmatu zenuen Barcenasen mezuarekin'
Luis Barcenasek PPko afiliatua izateari utzi ziola gogoratu du Mariano Rajoy Espainiako presidenteak, Kongresuan egin duten kontrol saioan. Horrez gain, orain sei urte abian jarritako Gurtel auzia “ahalik eta azkarren” ixtea eskatu du.
Kongresuko pasiloetan, Rajok esan du bai berak eta baita bere Gobernuko kideek ere Espainiako Exekutiboaren jarrera behin eta berriro azaldu egin dutela.,
Horrez gain, Kongresura hainbat lege egitasmo eraman dituela berretsi du, tartean gaur onartuko duten alderdien finantzazioaren ingurukoa. Proiektu horien guztien helburu nagusia Barcenasekin gertatutakoa ez errepikatzea dela esan du Rajoyk.
“Hau da alderdiak duen jarrera, eta gustatuko litzaigukeena da sei urtez irekita egon den auzia ahalik eta azkarren ixtea da”, berretsi du.
Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiak, hala ere, Barcenas aske geratzeko aukera kritikatu du, eta, “atzo ikusitakoaren ondoren”, bere egunean Rajoyk PPko diruzain ohiari bidalitako mezuarekin (‘Eutsi goiari, Luis’) bete-betean asmatu zuela esan du. “Zuzen zeunden, bai”, esan dio Sanchezek Rajoyri.
Egoera ekonomikoa ere mintzagai izan du Espainiako presidenteak gaurko kontrol saioan. Oraindik “asko egiteko” dagoela onartu arren, “azken urteotan bizi izandako egoera konplexu bati” buelta ematea lortu dutela azpimarratu du.
Gogoratu duenez, 2012ean egoera bereziki gogorra bizi izan zuen Espainiak, “Batzuk eurotik aterako zela esaten zuten, beste batzuk, erreskatea eskatzen zuten bitartean”. Zorionez erreskatea saihestu egin zutela nabarmendu du, nahiz eta murrizketa gogorrak egin zituztela onartu.
Zigor Kode berria onartuko dute
Bestalde, Espainiako Kongresuak gaur du onartzekoa Zigor Kodearen erreforma.
Oposizioko talde guztiak kontra dituela aterako du aurrera erreforma hori PPk. Testuak jasotzen dituen berrikuntzen artean daude terrorismo delituengatik “espetxealdi iraunkor berrikusgarria” ezartzeko aukera eta terrorismoagatik jasotako zigorra beteta ere, pertsona hori irakasle izateko debekua.
Ustelkeria-kasuei dagokienez, bestalde, alderdi politikoen legez-kanpoko finantziazia delitu gisa jasoko du aurrerantzean Zigor Kodeak, eta espetxetik atera ahal izateko lapurtutako dirua itzuli behar izateko obligazioa ere bai.
Zure interesekoa izan daiteke
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
Bilboko aireportuan ere kontrol aleatorioak ezarri dituzte Italiatik datozen bidaiarientzat
Kontrolak goizean egin dituzte Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan gauerdian hasi dira ausazko kontrolak egiten.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.