Biktimen oroimenez egindako martxa istiluekin bukatu da Gasteizen
Poliziak duela 39 urte Gasteizen hil zituen bost langileen oroimenez egindako manifestazioa istilu artean bukatu da. Ertzaintzak bi pertsona atxilotu ditu kaleko istiluengatik. Gainera, bost ertzain arin zauritu dituzte liskarretan.
Segurtasun Saileko iturriek jakitera eman dutenez, liskarrak 20:45 aldera hasi dira, manifestariak Ertzaintzaren furgoneten aurka objektuak jaurtitzen hasi direnean.
Ertzainek istiluen kontrako materiala erabili dute, eta zenbait lagunek edukiontziak gurutzatu dituzte Pintore, San Frantzisko eta Aiztogile kaleetan, eta su eman diete. Era berean, kutxazain automatiko bati ere su eman diote Aiztogile kalean.
Ehunka pertsona
Ehunka pertsonak hartu dute parte 1976ko martxoaren 3an Poliziak hil zituen langileak omentzeko manifestazioan, Gasteizen. Poliziak langileen batzar bat desegin zuen Zaramaga auzoko eliza batean, eta 5 langile hil eta 150 bat zauritu zituzten.

Manifestazioa egin dute Gasteizen, Poliziak duela 39 urte hil zituen bost langileen oroimenez. Argazkia: EFE
Manifestazioa 19:30ean hasi da Martxoak 3 plazan, lore eskaintza egin eta gero. Martxa Andre Mari Zuriaren plazan bukatu da, Alde Zaharretik oso gertu, eta istiluak Alde Zaharrean gertatu dira.
Martxoak 3 elkarteak deitu du manifestazioa, eta ELA, LAB, ESK eta STEE-EILAS sindikatuek babestu dute. Bestalde, terrorismoaren biktimatzat har ditzaten, ekimen bat aurkeztu du gaur elkarteak Europako Parlamentuan.

Ertzaintzak esku hartu behar izan du Gasteizen. Argazkia: EFE
Zure interesekoa izan daiteke
Valcalderan fusilatutakoak omendu dituzte Iruñean eta Cadreitan, 90 urte betetzen direnean
1936an, agintari militarrek 52 preso errepublikano atera zituzten Iruñeko kartzelatik, askatuko zituztelako aitzakian, baina hil egin zituzten. Bederatzi hamarkada geroago, ez dakite non dauden haien gorpuzkiak.
Eusko Jaurlaritzak ostegunean hasiko du urte politiko berria
Besteak beste, etxebizitzaren prezioak, Osakidetzako itxaron-zerrendek, transferentziek eta erreforma fiskalak markatuko dute agertoki politikoa udazkenean.
Ceutan konfinamendua ezartzeko eskatu dio Feijook Sanchezi "osasun arriskuagatik"
Alberto Nuñez Feijoo PPko buruak Ceutan konfinamendua ezartzeko eskatu dio Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari, uztailaren amaieran migratzaileak masiboki sartu ostean atzeman diren gaixotasun infekzioso eta kutsakorrak direla eta. Horren hitzetan, sarna eta tuberkulosi kasuak daude eta "osasun-arriskua" dago.
Bizirik dauden migratzaileak eta hildakoen gorpuak aberriratzeko eskatu dio Marokok Espainiari
Marokoko Justizia ministroak Espainiarekin akordio bat sinatzeko eskatu du, eta ziurtatu du Maroko prest dagoela autobusak Ceutara bidaltzeko, bizirik dauden migatzaileak hartzeko.
Gorenak atzera bota du ministroak abuztuan Senatuan agertzera behartzeko PPk egindako premiazko eskaera, Ceutako krisia dela eta
Nuñez Feijook Gobernuari eskatu dio baimena eman diezaiola Felipe VI.ari hiri autonomoa bisitatzeko, erregeak “Ceutara joan nahi duelako hala dagokiolako”.
Espainiako Gobernuak uste du posible dela 500 neska Penintsulara eramatea "aste gutxi barru"
Gazteria eta Haurtzaro arloak adierazi du astebete daramala gai honetan lanean Ceutako agintariekin, eta proposamen zehatz bat egingo duela.
Irunen hegoaldeko erronda, saihesbidea eta AP-8 autobidean 3. erreia egiteko beharra defendatu du Labordak
Radio Euskadiko "Boulevard" saioan Cristina Laborda Irungo alkateak esan duenez, urteak behar dira errepideak egiteko, eta erabaki batzuk duela 20 urte hartu behar izan zirela kritikatu du.
Gipuzkoak "plan estruktural bat" eskatu dio Espainiako Gobernuari Ceutako adingabeak hartzeko
Irune Berasaluze foru bozeramaileak adierazi du Gipuzkoa prest dagoela adin txikikoak hartzeko. Hori bai, baldintza batzuk ezarri dizkio Espainiako Gobernuari. Ezinbestekoa da, bere hitzetan, plan estruktural bat edukitzea, eta inprobisazioek ez dute lekurik izan behar.
"Politikan gizatasunez jardutea" eskatu du Chivitek, Ceutan bakarrik dauden adingabeen egoeraren aurrean
Maria Chivitek eskatu du alde batera uzteko Ceutan familiarik gabe dauden haurren egoera "deshumanizatzeko" ahalegina. Adingabe horien "muturreko egoera" nabarmendu du Nafarroako presidenteak, eta berretsi du Nafarroak beteko dituela bere betebeharrak, baina gainerako erkidegoei ere gauza bera egiteko deia luzatu die.
Irunek mugako trafikoaren aurrean duen "bakardadea" salatu du alkateak, eta Eusko Jaurlaritzak Frantzia seinalatu du
Cristina Laborda Irungo alkateak Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren inplikazio handiagoa eskatu du, eta Ricardo Ituarte Segurtasun sailburuordeak, berriz, Ertzaintzaren kudeaketa defendatu du, eta Frantziako agintariak jo ditu mugan trafikoa arintzearen arduradun gisa.