Gobernuaren erreforma
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Prozedura Kriminaleko Lege berriaren ezaugarri nagusiak

Lege horrek aldaketa eta nobedade nabarmenak ekarriko ditu. Besteak beste, instrukzioa edo ikerketa egiteko epea mugatuko du: gehienez ere, 18 hilabete iraun ahalko du.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Lege berriak instrukzio epeak mugatu nahi ditu

Espainiako Ministroen Kontseiluak gaur onartu du Prozedura Kriminaleko Lege berriaren proposamena.

Lege horrek aldaketa eta berritasun nabarmenak ekarriko ditu. Besteak beste, instrukzioa edo ikerketa egiteko epea mugatuko du: gehienez ere, 18 hilabete iraun ahalko du.

Hortaz, auzien instrukzio-epea 6 eta 18 hilabetera mugatuko da: 6 hilabete, auzi saio ohikoenetan, eta 18, sumario konplexuenetan. Azken epe hori 36 hilabetera luzatzeko aukera ere izango da, baina kasu zehatzetan soilik, eta betiere instrukzioko epaileak eta fiskalak egokitzat jotzen badute.

Bestalde, azkenaldian askotan aipatzen den kontzeptua desagertzea proposatzen du Espainiako Gobernuak: auzitegiek ikertzen dituzten pertsonei, “inputatuak” esan ordez, “ikertuak” esatea proposatu du PPren exekutiboak.

Epaile eta fiskalek egindako kritiken ondotik, bestalde, Espainiako Gobernuak atzera egin du, eta, beraz, Poliziak ezingo du telefono-komunikazioetan entzuketarik egin, agindu judizialik gabe.

Catalak esan du aukera hori kentzearen alde egin dutela Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak eta Kontseilu Fiskalak, "zail” ikusten zutelako “konstituzioan sartzea”.

Hori horrela, egungo araudiari eutsiko diote eta entzuketak epaileak agindu beharko ditu, eta Barne Ministerioak terrorismo kasuetan soilik jokatu ahal izango du bere kabuz.

Makro-prozesuetan, berriz, sumario “amaiezinak” saihesteko, auziak zatika hatzeko aukera ere jasotzen du lege berriak.

Polizia-atestatuen kasuan, egilea ezezaguna denean ez da Auzitegietan eginbiderik egingo: horiek izaera administratiboa izango dute aurrerantzean.

Beste berritasun bat “ezkutuko polizia” izango da: nortasun faltsu bat erabiliz, Interneten ikertzea izango da polizia horien xede nagusia.

Horrez gain, Justizia Auzitegi Nagusiak berrikusiko dituzte Lurralde Auzitegiek ebatzitako epaiak. Auzitegi Nazionaleko Apelazio Salak, berriz, epaitegi horrek ebatzitakoak gainbegiratuko ditu, eta ez Auzitegi Gorenak, orain arte gertatu den bezala.

Rafael Catala Justizia ministroak gaur eman du proposamen horren berri, Ministroen bileraren ondorengo agerraldian. Gaurko tramitea gainditu ondoren, egitasmoa Kongresuan bozkatu beharko dute.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X