Ertzaintza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

42 salaketa Ertzaintzaren kontra, Gasteizko 'herri harresia' dela-eta

Segiko hiru kideren atxiloketa oztopatzeko 'herri harresia'n, ''borra golpeak, ostikadak eta ukabilkadak'' jaso izana salatu dute lagun gehienek.
Herri Harresia Juzgados Gasteiz EITB
Herri Harresia Juzgados Gasteiz EITB

'Gasteizko Harresia' kolektiboak Ertzaintzaren kontrako 42 salaketa jarri ditu ostiral honetan Arabako hiriburuko auzitegietan, maiatzaren 18an Andre Maria Zuriaren plazako 'herri harresian parte hartu zuten beste hainbeste lagunek jasandako zauriengatik.

Kondenatutako Segiko hiru kideren atxiloketa oztopatzeko egin zuten 'herri harresia' ehunka lagunek, mozorrotuta.

Ertzaintzak hustu egin zuen plaza, eta, kolektibo honetako kideek salatu dutenez, ez zuen proportzionaltasun printzipio errespetatu eta bortizkeria erabili zuen.

42 salaketa horietatik gehienetan ''borra golpeak, ostikadak eta ukabilkadak'' jaso izana salatu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X