Ertzaintzak hiru gazte kondenatuak atxilotu ditu 'herri harresian'
Ertzaintzak Ibon Esteban, Igarki Robles eta Aiala Zaldibar gazteak atzeman ditu gaur, Auzitegi Nazionalaren agindua beteta, horien atxiloketa oztopatzeko Gasteizko Andre Maria Zuriaren Plazan eratutako "herri harresia" indarrez desegin eta gero. Hirurak Zaballako espetxean sartu dituzte, 19:00ak inguruan.
Auzitegi Nazionalak sei urteko espetxe zigorra ezarri zien gazteoi maiatzaren 6an, Segiko kide izatea egotzita. Guztira zazpi gazte kondenatu zituen, baina horietako lau egun horretan bertan atxilotu zituzten. Beste hirurak (Esteban, Robles eta Zaldibar) Gasteizko Andre Maria Zuriaren Plazan izan dira atzotik, ehunka pertsonak babestuta.
Erresitentzia pasiboa eta baketsua eginez, Ertzaintzak kondenatuak atxilotzea oztopatzea izan dute helburu plazara bertaratutakoek.
Hori horrela, gutxienez Ertzaintzaren 18 furgoneta joan dira plazara gaur goizean, eta "herri harresia" osatu duten 150-200 pertsonak arrastaka atera dituzte, banan-banan.
Operazioa tentsio handikoa izan da. Izan ere, gazteek erresistentzia pasibo irmoa egin dute, eta ertzainek indarra eta borrak erabili dituzte. Ondorioz, hainbat pertsona zauritu dira, 60 inguru, eta horietako batzuk ospitalera eraman behar izan dituzte. Gainera, Segurtasun Sailak esan du 17 izan direla zauritutako ertzainak.
Esteban, Robles eta Zaldibar gazteez gain, Ertzaintzak beste 12 pertsona atxilotu eta beste hiru inputatu ditu, agenteei erasotzea eta aurre egitea egotzita.
EAEko Polizia autonomikoa 07:45ean iritsi da plazara, eta 09:00etan ekin dio "herri harresia" desegiteari. Une horretan, 150-200 pertsonak osatzen zuten, eta agenteek bi ordu eta erdi behar izan dituzte kondenatuak atxilotzeko.
Besteak beste, "euskal gazteria aurrera", "ez gaituzue atxilotuko" eta "zuek faxistak, zarete terroristak" aldarriak oihukatu dituzte gazteek.
Atxiloketen ostean, 100dik gora pertsonak elkarretaratzea egin dute Espainia Plazan, polizia operazioa salatzeko.
"Martxa laranja"
Giza harresia atzo abiatu zuten Andre Maria Zuriaren plazan. Aldez aurretik, manifestazioa egin zuten, "eskubide zibilen eta politikoen" alde eta espetxe zigorron aurka.
Hainbat ordezkari politikok deialdiarekin bat egin zuten, tartean Hasier Arraiz Sortuko presidenteak eta EH Bilduko hainbat kidek eta datozen hauteskundeetarako hautagaik.
'Disidente izaten jarraituko dugu'
Manifestazioaren ostean, jasotako "babesa, berotasuna eta elkartasuna" eskertu zuten antolatzaileek, eta salbuespen politikak bertan behera gera dezaten, borrokan jarraitzeko deia egin zuten.
"Ez dugu onartzen euskal herritarrak atxilotzen, torturatzen eta espetxeratzen jarraitzea; disidente izaten jarraituko dugu", ohartarazi zuten.
Halaber, "gatazka politikoa konpontzeko urrats praktikoak" behar direla azpimarratu zuten. "Espetxeak husteko garaia da", nabarmendu zuten.
Erreakzioak
Hasiera Arraiz EH Bilduren legebiltzarkide eta Sorturen presidenteak "gordintasun osoarekin" salatu ditu atxiloketak, eta "berriro Espainiako Estatuaren errepresio estrategiaren betearazle gisa jokatzea" egotzi dio EAJri.
Ezker abertzalearen buruzagiak azaldu duenez, "gaur, zoritxarrez, kamiseta ugari odolarekin zikindu dituzte justifikaezina den poliziaren indarkeriaren ondorioz". Gaineratu duenez, "batzuk iraganeko eskenatokietara eraman nahi gaituzte, injustuak diren zigorrekin gure gazteriaren etorkizuna hipotekatu nahian, atxiloketa arbitrarioekin, eta soberan dauden iraganeko jarrera eta estrategiekin".
Bestalde, Roberto Uriarte Ahal Dugu Euskadiren idazkari nagusiak argi adierazi nahi izan du bere alderdiak ez duela "zerikusirik Segiren, Bilduren eta indarkeriaren oinordekoen munduarekin", baina "poliziaren indarkeria" gaitzetsi du.
Azkenik, Gorka Maneiro UPyDren legebiltzarkideak 'herri harresia'n parte hartu dutenen "jarrera onartezina, antidemokratikoa eta indarkeria" salatu du.
ria" salatu du.Zure interesekoa izan daiteke
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.