Horrela aldatuko da euskal udalerrien mapa politikoa
Eromenezko asteak izan dira alderdi politikoetako ordezkarientzat: erlojupeko negoziazioak, bilerak, akordioak, ez-ulertzeak eta keinuak. Horrek guztiak aldaketa sakona ekarriko du udalerrietako mapa politikoan. Argazkia oso-osorik ikusteko larunbatera arte itxaron beharko dugu, eta asko dira oraindik euren herrietan nork gobernatuko duen ez dakiten udalerriak.
Bizkaia
Hauteskundeez geroztik, jeltzaleagoa da Bizkaia. EAJk 48 udalerritan lortu zuen gehiengo absolutua, tartean Sestao, Lezama, Gernika eta Loiu. Bigarren tokian, EH Bildu: 25 herritan zinegotzien % 50tik gora gobernatuko du koalizioak (Igorre, Larrabetzu, Otxandio, Lemoa?). PSE-EEk, berriz, bere Bizkaiko bastioia galdu zuen M-24an, eta datozen lau urteetan EAJk izango du Barakaldoko alkatetza. Sozialistek Portugalete eta Ermuari eustea lortu dute, hala ere, eta seguruenik EAJren babesarekin gobernatuko dute legealdi berrian.
Bilbon, Juan Mari Aburtok (EAJ) lasaitasunez irabazi zituen hauteskundeak, baina ?alderdi guztiekin? negoziatzen aritu da, babesak lortu nahian.
Nork gobernatuko duen argi duten udalerrietatik kanpo, asko dira EAJ eta PSEren arteko negoziazioak hurbiletik jarraitzen dituztenak. Akordioa lortu dezakete jeltzale eta sozialistek Basauri, Galdakao, Leioa, Erandio, Santurtzi, Amorebieta, Arrigorriaga, Balmaseda, Mungia edota Erandion gobernuak osatzeko.
Bestalde, EH Bilduk eta plataforma independenteek alkatetza kendu diezaiokete EAJri hainbat herritan. Bakion dagoeneko babesa eman dio Bakio Bai plataformak EH Bilduren hautagaiari. Gauza bera gerta liteke Artea, Busturia edota Plentzian.
Gipuzkoa
Gipuzkoan, EH Bilduk 17 udalerri galdu ditu maiatzeko bozetan, eta horrek eraldaketa handia ekarriko du Gipuzkoan. Orain lau urte egin ziren hauteskundeen ondorioz, bost herritan gobernatu du EAJk azken legealdian baina, oraingoan, garaile atera ziren 23 udaletan. Donostian, adibidez, Eneko Goia jeltzaleak gobernatuko du, seguruenik PSE-EEren babesarekin.
Sozialistek eta jeltzaleek ituna egin dezakete hainbat herriri begira: Arrasate, Bergara eta Aretxabaletan EAJk izango luke alkatetza. Eibar, Irun, Lasarten eta Pasaian, berriz, sozialistek gobernatuko lukete.
Horiez gain, zalantza dago oraindik Andoain, Soraluze eta Astigarragan. Hiru herri horietan EH Bilduk lortu zuen boto gehien, baina oraindik sinatu gabe dagoen EAJ-PSE itunak alkatetza kenduko lioke koalizioari.
Araba
Araban, Gasteizko alkate berria nor izango den piztu du ikusmin handiena. Javier Maroto popularrak irabazi zituen hauteskundeak, 27 eserlekuetatik bederatzi eskuratuz. Hala ere, oposizioak ituna egingo balu, Marotok ez luke kargua hartuko. Hauteskundeen ondorengo egunean lasai asko agertu zen Maroto hedabideen aurrean, oposizioak bat egiteko asmorik ez zeukala argudiatuz. Hala ere, azken orduetako bileren ondoren, nahasmena da nagusi Gasteizko Udalaren inguruan, EH Bilduk bere botoak EAJri eskaini baitizkio.
Gasteizekin batera, Artziniega eta Oiongo Gobernuak ere mahai gainean jarri dizkio PPk EAJri. Artziniegan EH Bilduk irabazi zuen arren, EAJ-PP batasunak alkatetza kenduko lioke koalizioari.
Navaridasen, EAJk erabaki bat hartu beharko du: PPri babesa eman ala independenteekin bat egin. Guardian, popularrek egin beharko dute ahalegina EAJren botoak lortzeko, Ciudadanosek negoziazioak eten ostean.
EH Bilduk izango du azken hitza Lapuebla de Labarcan (EAJk eta independenteek hiruna ordezkari lortu zituzten). Bestalde, Laudioko alkatetza ziurtzat ematen du koalizioak.
Ezustekorik egon ezean, EAJk Amurrion gobernatuko du eta sozialistek Iruña Okan gobernua mantentzea espero dute, nahiz eta jeltzaleen babesa beharko duten.
Nafarroa
?Aldaketa? da Nafarroan azken boladan gehien entzun den hitza. Geroa Baik hartuko du Nafarroa gobernatzeko erronka eta, hiriburuan, Joseba Asiron EH BIlduko ordezkaria izendatuko dute alkate.
Historian aurrenekoz, Iruñeak alkate abertzalea izango du datorren legealdian. Geroa Baik, Aranzadik eta Izquierda-Ezkerrak babesa emango diote larunbatean EH Bilduko hautagaiari. Guztira, hamalau boto jasoko ditu, UPNk lortutako hamar zinegotzien aurrean. Iruñeko alkatetza UPNren eskuetan izan da 1999tik.
Tuteran, UPNk lortu zituen boto gehien, baina Izquierda-Ezkerrak eserleku kopuru bera lortu zuen. Gainerako alderdiekin ituna eginda, ia ziurra da I-Ek gobernatuko duela Tuteran.
Barañain eta Lizarran, EH Bildu eta Geroa Bairen aliantzak koalizio abertzaleari emango lioke alkatetza udalerri horietan. Tafallan eta Antsoainen gauza bera gertatuko litzateke.
Burlatan, Burlata Aldatuz plataformak izango du alkatetza, eta Zizur Nagusian Geroa Baik izango du gobernatzeko ardura, akordio bati esker.
Zure interesekoa izan daiteke
Pradales: “Etorkizuna irabazteko Davoseko foroan egon beharra daukagu”
Mundua blokeka banatu nahi duten horien aurrean, "Europara eta Euskadira demokrazia eta askatasunak ekarri zituen gizarte eradua defendatzeko" asmoz hartuko du parte Lehendakariak Suitzan egiten ari diren foro ekonomikoan.
TASek atzera bota du Euskadiko Euskal Pilota Federazioaren ofizialtasunaren aurka Espainiak jarritako helegitea
Kirola Arbitratzeko Epaitegiak erabaki du ez duela eskumenik Euskadiko Federazioa Euskal Pilotaren Nazioarteko Federazioan sartzearen aurka Espainiako Pilota Federazioak aurkeztutako errekurtsoa ebazteko. Ebazpen horren kontra ezin da helegiterik jarri, eta beraz, auzia bere horretan geratzen da; alegia, euskal pilota federazioak ofiziala izaten jarraituko du.
Accionako presidentea ez da joan Nafarroako Parlamentuko Ikerketa Batzordera, eta berriro deitu dute
Otsailaren 9an aurkeztu beharko da. Hala ez balitz, delitu bat egin lezakeela gogoratu du Batzordeko presidenteak.
Ertzaintzaren operatiboaren buruak epailearen aurrean deklaratu du: "Hil egin nahi gintuzten"
Falangearen elkarretaratze baten aurrean kontramanifestazioa egiteagatik ikertzen ari diren sei pertsonak deklaratzeari uko egin diote. 22 agente zauritu ziren istiluotan, eta epaiketak aurrera jarraitzen du.
Pradalesek Europa batuagoa eta subiranoagoa izatea eskatu du, ordena global berriaren aurrean
Lehendakaria Munduko Ekonomia Foroan parte hartzen ari da aste honetan, eta paradigma globala aldaketzen ari dela ohartarazi du. Gainera, Europar Batasuna bateratuagoa eta burujabeagoa izatea eta erabakitzeko gaitasun handiagoa izatea eskatu du.
PSEk eta EAJk Gasteizko aurrekontuak hitzartu dituzte EH Bildurekin, hirugarren urtez jarraian
Gasteizko Udaleko gobernu taldeak (PSEk eta EAJk osatzen dute) EH Bildurekin adostu ditu aurtengo udal aurrekontuak, 2024koekin eta 2025ekoekin egin bezala, Rocio Vitero koalizio abertzalearen bozeramaileak iragarri duenez.
Euskadik "egonkortasunari egin diezaiokeen ekarpena" azpimarratuko du Pradalesek Davosen
Foro ekonomiko horretan lehen aldiz hartuko du parte Euskadiko lehendakariak. Imanol Pradalesen asmoa da Euskadi "lurralde fidagarri, lehiakor eta nazioarteko adostasun handiekin lerrokatutako" gisa erakustea.
Politikariek elkartasuna adierazi diete Adamuzeko biktimei
Lehendakariak euskal herritar guztien elkartasuna helarazi die biktimei. Sanchez ezbeharraren lekura joan da, eta Feijook jarraipen batzorde bat deitu du.
EH Bilduk "zorrotz" jarraituko du eraitsitako jauregiaren inguruko ikerketa, eta ustelkeria zantzurik egonez gero, ardurak eskatuko ditu
Iker Casanova EH Bilduren Bizkaiko bozeramaileak gogorarazi duenez, koalizioak salatu zuen Fiskaltzaren aurrean Irurak Bat jauregia eraitsi izana. Ikerketa martxan dagoenez, "zuhur" agertu da, baina hori bukatutakoan "zorrotz" arituko direla hitzeman du.
Ansolak berretsi du "irregulartasunik ez" zela izan eraitsitako jauregiaren kasuan, eta zinegotzi jeltzaleen errugabetasun-presuntzioa defendatu du
EAJren BBBko presidentea "harrituta" agertu da Ertzaintzak Getxoko udal bulegoak miatu dituela eta. Ansolak azpimarratu duenez, zinegotziak ez daude ikerketapean, baina EAJk "erabakiak hartuko lituzke" irregulartasunen bat edo etikoki portaera txarren bat ikusiko balu.