Auzitegi Gorenaren ebazpena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mobilizazioak deitu dituzte asteburu osorako herrikoen defentsan

Konfiskatuko dituzten lokalen arduradunek salatu dute Auzitegi Gorenaren erabakia "lapurreta" dela.
MAM-eko argazkia: herriko-taberna-protesta_
MAM-eko argazkia: herriko-taberna-protesta_

Ezker abertzaleak mobilizazioak deitu ditu asteburu osorako 111 herriko taberna konfiskatzeko agindua eman duen Auzitegi Gorenaren ebazpenaren kontra, erabakiak kaltetutako herrietan.

Pernando Barrena Sorturen bozeramaileak eta Iñigo Saez de la Fuente herrikoen ordezkariak Bilbon emandako prentsaurreko batean jakinarazi dutenez, mobilizazioak egingo dituzte lokalen "lapurreta" salatzeko.

Saez de la Fuentek esan du ez dutela onartzen ebazpena: "Ez dugu lapurreta onartuko. Herriko tabernak defendatuko ditugu, eta euskal herritarrei defentsa horrekin bat egiteko deia egiten diegu".

Hala, 27an eta 28an mobilizazioak izango dira kaltetutako herri eta auzo guztietan. "Mobilizazio anitzak eta askotarikoak izango dira: giza kateak, itxialdiak, manifestazioak, jaiak...".

Barrenaren arabera, Gorenaren erabakia ?"nakronikoa da, eta etorkizuna baldintzatzea du helburu. Estatuak salbuespen egoera bati lotuta nahi gaitu".

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X