CUP ez da I27ko zerrendan egongo
David Fernandez CUPeko diputatuak oficzial egin du bere alderdiak ez duela irailaren 27ko hauteskundeetarako zerrenda bakarrean parte hartuko, ERC, CDC eta soberanistek, politikoak sartu baitituzte zerrenda horretan. CUPen ustez, "zerrenda bakarrak ez du Kataluniaren pluralitatea islatzen".
"Artur Masek azaroaren 25ean aurkeztutako proposamenaren 2.0 bertsioa da zerrenda bakarrak defendatzen duena", esan du David Fernandezek. CUP-Crida Constituent izenpean aurkeztuko da CUP datorren irailaren 27ko hauteskundeetara. Hala jakinarazi du alderdiko diputatuak.
"Soberaniarik gabe ez dago justiziarik eta justiziarik gabe ez dago libre izateko aukerarik. Guk ez diogu ezeri uko egiten. ERCk eta alderdi soberanistek babesten zuten proposamena eraman genuen lehen batzarretara, baina bertara iritsi ginenean dena aldatu zen", adierazi du David Fernandezek. ERCk eta alderdi soberanistek izandako jarrera aldaketa azpimarratu nahi izan du CUPeko diputatuak.
Gainera, batzar horietan parte hartu duten persona batzuen formak kritikatu ditu Fernandezek: "Askok gogo txarrez jokatu dute, eta interes alderdikoiak agerian utzi dituzte".
"Gure agenda eta gai-zerrenda ez du CDCk aldatuko, ezta autonomismo ezkertiarra defendatzen dutenek ere", esan du Xavi Genero CUP alderdiko idazkari nagusiak.
Zure interesekoa izan daiteke
Alderdi guztiek, Voxek izan ezik, martxoaren 3ko biktimak omendu dituzte
EAJk dokumentu ofizialak osorik desklasifikatu ditzaten eskatu du. Arnaldo Otegik salatu du "Estatu-operazio” bat izan zela.
Franky tabernaren aholkulari fiskalak aitortu du Accionari faktura faltsuak egin zizkiola Koldoren alde
Miguel Moreno Purroyk agerraldia egin du astearte honetan Nafarroako Parlamentuan, herri-lanen lizitazioari buruz egiten ari diren ikerketa batzordean. 2016 eta 2018 urteen artean Koldo Garciari laguntzeko jardun zuela adierazi du, eta "oker" aritu zela aitortu arren, ukatu egin du ezein "ustelkeria sareren parte" izatea.
Espainiako Gobernuak gaitzetsi egin du martxoaren 3an, Gasteizen, Poliziak izandako "neurriz kanpoko jokabidea"
Aitor Esteban EAJren EBBko presidenteak akordioaren aurrean bere "etsipena" adierazi du, eta Espainiako Gobernuari eskatu dio aitor dezala "Estatuak gertakarietan izan zuen papera". Javier Hurtado Arabako PSE-EEko idazkari nagusiak, berriz, babestu egin du Espainiako Gobernuak "memoria demokratikoarekin" duen konpromisoa.
Maider Etxebarria: "Martxoaren 3an zauri bat ireki zen Gasteizen"
Maider Etxebarria Gasteizko alkateak "Polizia Armatu frankistaren neurriz kanpoko jarduna" gaitzetsi du. Franco hil arren, frankismoa bizirik zegoela adierazi du Etxeberriak. "Zoritxarrez, Gasteizen bere aurpegirik gaiztoena erakutsi zuen", gaineratu du.
Gobernuek martxoaren 3a “alfonbrapean” ezkutatu izana salatu du Pradalesek, eta dokumentuak desklasifikatzeko eskatu du
Lehendakariak “egia, justizia, aitortza eta biktimen erreparazioa” eskatu ditu 1976ko martxoaren 3ko sarraskitik 50 urte bete direnean. “Memoria oso eta inklusiboa behar dugu, horrela baino ezingo baita oraindik zabalik den zauria itxi. Biktimekiko Eusko Jaurlaritzaren eta neure konpromisoa erabatekoa da”, azpimarratu du.
Albiste izango dira: Martxoaren 3ko sarraskiak 50 urte, Gatazka Ekialde Hurbilean eta Makina-Erramintaren Azoka
Gaur Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Honela azaldu zuen "The New York Times" egunkariak martxoaren 3ko sarraskia
Lau hamarkada lehenago Gernikako bonbardaketarekin egin bezala, The New York Times egunkariak mundu zabalean hedatu zuen Gasteizen izandako sarraskia, Henry Ginigerrek idatzitako kronika baten bidez.
Gasteiz aldatu zuen eguna: indarkeriaz eta zapalkuntzaz betetako 12 ordu
Erregimenak modu bortitzean zapaldu zituen langile mugimenduaren protestak, eta errepresio latza utzi zuen. Gasteiz aldatu zuten 12 orduen kronologia, hemen.
“Apaizen eta militarren" hiriak eztanda egin zuen eguna
Hiri eraberritua zen Gasteiz 1976ko martxoan. Hogei urtean biztanleria hirukoiztu egin zuen, eta langile mugimenduak indarra hartu zuen. Erregimena, ordea, aldaketa politiko eta sozialerako bulkada hura zapaltzen saiatu zen.
Modu berezian gogoratuko dituzte gaur martxoaren 3ko biktimak Gasteizen, sarraskiaren 50. urteurrenean
Ekitaldi nagusia 17:00etan egingo da, Zaramaga auzoan dagoen monolitoan, Martxoak 3 elkarteak eta ELA, LAB, ESK eta Steilas sindikatuek antolatuta. Ondoren, 18:30ean, martxa bat egingo dute Katedral Berritik Andre Maria Zuriaren plazaraino. Goizean, berriz, Gogora institutuak deituta, ekitaldi instituzionala egingo da.