Bilera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Artur Mas, Zarzuela jauregian: 'Bake-giroan nator'

Felipe VI.a erregeak oso serio agurtu du Generalitateko presidentea, Zarzuela jauregian.
18:00 - 20:00
Espainiako erregeak Artur Mas hartu du Zarzuelan

Felipe VI.a Espainiako erregeak Artur Mas Kataluniako Generalitateko presidentea hartu du gaur, Zarzuela jauregian.

Iritsi bezain pronto, hurrengo bisita ofiziala estatuburu izanda egingo ote duen galdetu diote kazetariek Artur Masi. "Bake-giroan nator", erantzun du agintariak.

Une horretan bertan, erregea sartu da gelan, eta oso serio agurtu du presidente kataluniarra.

Generalitateko bozeramaile batek baieztatu du Masek ez duela adierazpenik egingo bileraren ostean. Horren ordez, Kataluniako Gobernuak prentsa-ohar bat igorriko du.

Bileran, Masek eta Felipe VI.ak Kataluniako prozesu independentista eta iraileko hauteskundeak hartuko dituzte hizpide.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X