Ertzaintzako zuzendari berria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EH Bildu: 'Aldekoa izendatzea iraingarria da Cabacas familiarentzat'

EH Bilduk “iraingarritzat’" jo du Segurtasun Sailak Jorge Aldekoa berriz Ertzaintzako buru izendatzea, eta Jaurlaritzari “hasierako akatsean tematzea” egotzi dio.

EH Bilduk “iraingarritzat’" jo du Segurtasun Sailak Jorge Aldekoa berriz Ertzaintzako buru izendatzea, eta Jaurlaritzari “hasierako akatsean tematzea” egotzi dio.

Ohar batean, koalizioak gogoratu du Jaurlaritzak bihar izendatuko duela berriz Aldekoa Ertzaintzako buru. Hortaz, Iñigo Cabacas gaztearen familia “iraintzea” leporatu dio Estefania Beltran de Heredia sailburuari, “Cabacas auzian ardura argia izan zuen agente bat ezin delako Ertzaintzako burua izan”.

“Aldekoa izendatzea akats larria izan zen bere garaian, baina orain berriz ere izendatzea iraina da akatsa baino gehiago, batez ere Cabacas familiarentzat”, adierazi du EH Bilduk.

Aldekoak kargua utzi behar izan zuen 2014ko azaroan, Auzitegi Nagusiak aginduta, “baina epe labur batean berriro karguan egongo zela ohartarazi genuen. Tamalez, asmatu genuela esan behar dugu gaur, Segurtasun Sailak duela 8 hilabete susmoa baino ez zen maniobra orain errealitate egin duelako”, esan du koalizioak.

Albiste gehiago politika

Cristina Ibarrola presidenta de UPN
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ibarrolaren arabera, "Chiviteren irtenbide duin bakarra" dimisioa da

Cristina Ibarrola UPNko presidentearen esanetan, "susmopean eta gainbeheran dagoen gobernu baten gidaritzari" eusten dio Maria Chivitek. "Haren ibilbide politiko osoa altxatu, zuzendu eta kontrolatu dutenak erori dira: Cerdan eta Alzorriz. Berak eusten dio oraindik, baina badaki eroriko dela, ezingo duela saihestu", erantsi du. 

esteban aitor
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJk "argitasuna" eta "azalpenak" eskatu dizkio PSOEri

EAJ Nafarroan duela 115 urte ezarri zela ospatzeko Iruñean egindako ekitaldian, Aitor Estebanek EBBko presidenteak azalpenak lehenbailehen eman ditzala esijitu dio Pedro Sanchez Espainiko Gobernuko presidente sozialistari. Jeltzaleek ez dutela egoeraz baliatuta etekinik atera nahi esan du Estebanek,  eta duintasun demokratikoa babestea dela euren helburua.        

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Anduezak esan du euskal sozialismoa "zintzotasunaren eredu" dela

Eusko Jaurlaritzaren lehen urtearen balantzea egiteko Barakaldon egindako ekitaldian euskal sozialisten idazkari nagusiak azpimarratu duenez, "ekintzekin" frogatu da PSE-EEren hauteskunde-programa "ez zela ideien zerrenda hutsa, euskal gizartearekiko benetako konpromisoa baizik".

Gehiago kargatu