Azken debekuen ostean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urquijoren 'jarrera inkisitoriala' salatu du Sortuk

Sortuk gogorarazi duenez, Euskal Herriko jaietan "beti uztartu izan dira festa eta aldarrikapena", baina azken urteetan "debekuak, mehatxuak eta inposaketak" egin izan dituzte.
MAM-eko argazkia: urquijo_
MAM-eko argazkia: urquijo_

Sortuk Carlos Urquijo Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkariak duen "jarrera inkistoriala" salatu du, presoen aldeko ekitaldiak debekatzea eskatzeagatik eta presoen aldeko mobilizazioetan parte hartzeko deia egin du.

Sortuk gogorarazi duenez, Euskal Herrian ospatzen diren jaietan "beti uztartu izan dira festa eta aldarrikapena", baina azken urteetan jai herrikoi askoetan "debekuak, mehatxuak eta inposaketak" egin izan dituzte. Sorturen arabera, Urquijo da "debeku eta inposizio horien erantzule nagusietako bat".

Alderdi horren hitzetan, Urquijren bidez, PPk "Euskal Herriko eguneroko politikoan eta sozialean eragin nahi du, hautetsontzietan lortzen ez duena"  eta Gobernuaren ordezkariaren kargua "PPren proiektu politikoa inposatzeko tresna baino ez da", hori dela eta, figura hori desagerrarazteko deia egin du.

Oso larritzat jo du Donostiako eta Bilboko Auzitegiko epaileek Urquijoren jarrera inkisitorialari babesa ematea, eta epaile horiei leporatu die "edozein argudio juridiko albo batera utzi eta PPren estrategiarekin bat egitea".

"Dinamika eta mobilizazioa" sendotu

Sorturen aburuz, estrategia horri "aurre egiteko erarik eraginkorrena euskal preso politikoen askatasunaren aldeko dinamika eta mobilizazioa sendotzea da", eta horretarako aukera ona deritzo ostiral honetarako Bilbon deituta dagoen mobilizazioan parte hartzea, oso larri dauden presoen askatasuna aldarrikatzeko.

Bilboko auzitegi batek bertan behera utzi zuen atzo ETAren presoen alde Areatzako jaietan deituta zegoen "txokolatada" bat, gaur goizaldean egin behar zena. EH Bilduk zuzentzen duen Bizkaiko udalerri horretako Udalak men egin zion epailearen erabakiari, eta ekitaldi horretarako eta beste batzuetarako baimen guztiak balio gabe utzi zituen.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eusko Jaurlaritzak 1.600 milioi inbertituko ditu 2032ra bitartean Osakidetzako azpiegituretan eta ekipamenduan

Azpiegitura eta Ekipamendu Sanitarioen Programa (2025-2032) “asmo handiko” proiektu gisa aurkeztu du Jaurlaritzak eta helburu du “kalitatea, segurtasuna eta hurbiltasuna” bermatzea osasun-arretan, “bai pazienteak bai osasun-arloko profesionalak ahalik eta ondoen” egon daitezen. Osasun-zentro eta ospitaleak eraiki, handitu edo eraberrituko dira eta ekipamendu eta teknologian inbertsio mardulak egingo dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X