EH BILDUREN PROPOSAMENA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kontsulta Legearen inguruan EAJri bere jarrera agitzeko eskatu dio PPk

Nerea Llanos Euskadiko popularren idazkari nagusiak esan duenez, jeltzaleak 'egun bikoitietan independentistak dira eta bakoitietan kamuflatutako independentistak'.
Nerea Llanos (PP), gaurko agerraldian. EFE.
Nerea Llanos (PP), gaurko agerraldian. EFE.

EH Bilduk Kontsulta Legea aurkezteak  ez duela harritzen esan du Nerea Llanos EAEko PPren idazkari nagusiak. Horren hitzetan, herritarrek  "EAJren erantzuna zein den jakin nahi dute", eta beraz, jeltzaleei Kontsulta Legearen inguruan gauzak argi esateko eskatu die.  "Egun bikoitietan independentistak eta bakoitietan kamuflatutako independentistak" izatea egotzi die Llanosek EAJko kideei.

Bilbon hedabideen aurrean egin duen agerraldian, datorren asteburuan EAEko PPk, Euskalduna Jauregian, egingo duen Konferentzia Politikoa aurkeztu du. Besteak beste,  Hasier Arraiz EH Bilduko legebiltzarkideak atzo Radio Euskadin egindako adierazpenak izan ditu hizpide.

Llanosen aburuz, denek dakite zein den EH Bilduren jarrera, eta euskal herritarrek jeltzaleena zein den jakin nahi dute. Popularrek orain arteko jarrerari eutsiko diotela nabarmendu du; "Gure estatus juridikoa, Estatutua eta Konstituzioa defendatuko ditugu", esan du.  Espainiako eta Europako kide izatea defendatzen jarraituko dutela gaineratu du, "ez historiagatik eta kulturagatik bakarrik", "euskaldunentzat etorkizun hobeagoa nahi dugulako baizik".

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X