'Iragana argitu'ko duen prozesuaren alde agertu da Urkullu
Iñigo Urkullu lehendakariak iraganaren berrikuspen kritikoa zintzotasunez partekatzeak duen garrantzia nabarmendu du, elkarguneak topatzeko eta bizikidetza bideratzeko. Zentzu horretan, honako hau azpimarratu du: "Iraganak min ematen digu eta banatu egiten gaitu, hori da zailtasun nagusiena, mesfidantza politikoaren iturri da". Horregatik, beharrezkoa da "elkarri konfiantza politikoa eragingo duten gauzak esatea eta oinarrizko konpromiso bat partekatzea".
Donostiako San Telmo museoan egin diren 'Autokritikaren balioak' jardunaldiei amaiera emateko ekitaldian egin ditu adierazpen horiek lehendakariak.
Lehendakariak gogoratu du autokritikarena ez dela kontu berria, baizik eta euskal erakundeek duela zenbait legegintzalditik egiten ari direla eta Gobernu Kontseiluak joan den irailaren 22an adostu zuen Batera Konpromisoan jasota dagoela. Hala ere, bide horretan sakontzea beharrezkoa dela iritzi dio, "jarrera zintzo leial batez eta oinarri sendo batzuen gainean".
Horrez gain, iraganari buruzko gogoeta kritikoan "gabezia garrantzitsua" dagoela errepikatu du, zeren Batallón Vasco Españolek, GALek edota polizia gehiegikeriek eragindako kalteen gainean akordio orokor bat badago ere, "guztiak ez daude ados ETAk eragindako erailketen injustizia aitortzerakoan". "Ezker abertzaleak erantzukizun zehatza dauka, eta ETAren indarkeriak eragindako kalteen berariazko balioespena eskatzen du", adierazi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Torresek "diskriminazioak" iragarri ditu "parte hartu nahi ez duten" sindikatuentzako partaidetzari buruzko euskal legean
Lehendakariordeak adierazi duenez, etorkizuneko legeak "eragile sozialen parte-hartze faltaren ondorioak" arautuko ditu, haien parte-hartzea "derrigorrezkoa" izan dadin.
Espainiako Gobernuak migratzaileen erregularizazioa onartu du, baldintza gisa jarririk aurrekari penalik ez edukitzea
Erregularizazioak milioi erdi migratzaile ingururi eragingo die, eta apirilaren 16tik aurrera eskatu ahal izango dute. Testuak baldintza gisa ezartzen du aurrekari penalik ez edukitzea, bai eta "ez izatea ordena zein segurtasun publikorako mehatxu" ere.
Gerren aurkako eta askatasunaren aldeko deiak Eibartik, gaur Memoria Demokratikoaren Leku izendatua
Unzaga plazan, udaletxea dagoen lekuan eta duela 95 urte Alfonso XIII.aren plazaren ordez Errepublika plaza izendatu zuten lekuan, ekitaldia egin dute gaur, Espainiako Gobernuak Eibar Memoria Demokratikoaren Leku izendatu duela egiaztatzen duen plaka agerian uzteko. Herritar ugariz gain, bertan izan dira erakundeetako ordezkariak, tartean Pablo Bustinduy Eskubide Sozialen, Kontsumoaren eta 2039 Agendaren ministroa.
Enplegu Publikoaren Legea eztabaidatzeko epea bi aste luzatzea onartu du Eusko Legebiltzarreko Mahaiak
EAJk eskatu du epea luzatzea, negoziaziorako "denbora gehiago behar" duela eta. Jeltzaleek esan dutenez, akordio "errealista" bilatuko du, batzuen "maximalismoaren" eta besteen "immobilismoaren" aurrean. EH Bilduk, berriz, dio borondatea dela behar dela, ez denbora.
Sanchez, Begoña Gomezen auzipetzeari buruz: "Ziur nago, denborak jarriko du bakoitza dagokion tokian"
Begoña Gomez emaztea akusatuen aulkian eserita ikusiko ote duen galdetuta, Justiziari "justizia egiteko" eskatu dio Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak.
Amaia Aguirre Getxoko alkatea ez da hurrengo udal-hauteskundeetara aurkeztuko
Oraingoz, Bizkai Buru Batzarrak ez du jakinarazi nor izango den Getxoko hautagaitza jeltzalearen burua. Erabakia udalerriko hiru batzokiek hartuko dute.
Migratzaileen erregularizazioari buruzko gida bat argitaratuko du Eusko Jaurlaritzak, "denbora errekorrean"
Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuak iragarri duenez, egoera irregularrean dauden migratzaileak erregularizatzeko Espainiako Gobernuak onartuko duen "behin betiko" testua izan bezain laster, Eusko Jaurlaritzak gida bat egin eta argitaratuko du, "denbora errekorrean". Horretan, izapideak egiteko baldintzak eta urratsak azalduko dira.
Koldoren emazte ohiak esan du Ferraz “oso zorrotza” zela gastuen itzulketekin, eta eskatu egiten zituela tiketak
Patricia Urizek Abalos, Koldo Garcia eta Aldamaren aurkako epaiketan deklaratu du, eta ukatu egin du dirua aipatzeko hizkera kodetua erabiltzen zuela; beste lekuko batzuek, berriz, eskudiruz egindako ordainketak eta maskaren auziarekin lotutako operazioak azaldu dituzte.
Kitchen auziko polizia-ikerketaren buruak esan du Barne Ministerioak Barcenasi kontrol "sakona" egin ziola, espetxean zela
Ministerio Fiskalak egindako galderei erantzunez, ikerketa polizialaren arduradunak azaldu du ikerketak argi utzi zuela Villarejok bi pertsonari ematen ziela auziari buruzko aurrerapausoen eta albisteen berri: Eugenio Pino zuzendari laguntzaile operatiboari eta "batez ere" Estatu idazkari ohi Francisco Martinezi.
Aitor Esteban: "Gauetik goizera Iparraldea ez da abertzale bihurtu; dinamikak oso ezberdinak dira, eta, askotan, pertsonalak"
Aitor Esteban EAJren EBBko presidenteak, ETB2ko En Jake saioan erantzun dio de Andres popularrari, esanez "PPk herri honetan zer gertatzen den jakin gabe" jarraitzen duela. Jeltzaleen buruak uste du "irakurketa erabat okerra" egitea dela "goizetik gauera Iparraldea abertzale" bihurtu dela pentsatzea. "Ez da hori kontua. Dinamika oso ezberdinak dira Iparraldean, eta askotan pertsonalak dira", ohartarazi du. Eta adierazi duenez, ezin zioten Jean-Rene Etchegarayri irabazten utzi, azken urteetako bere politikak "egokiak ez" zirela esan ostean eta Peio Etxalekurekin izandako "tentsioen" ondoren.