Erkoreka: 'Intolerantzia eta indarkeria ekintzek ez dute tokirik'
Sei kutxazain automatikoren kontra, bart, Gasteizen egin dituzten erasoak gaitzetsi ditu Eusko Jaurlaritzak eta salatu du "intolerantzia eta indarkeria" ekintzek ez dutela tokirik Euskadin.
Gasteizen kazetarien aurrean egindako adierazpenetan, sei kutxazain automatikoren kontrako sabotaje ekintza salatu du Erkorekak. Ernaik bere gain hartu ditu erasoak, gazteei independizatzea eta "bizitza proiektu propioa" eraikitzea galarazten dieten enpresen kontrako kanpaina baten baitan.
Jaurlaritzaren esanetan, "intolerantzia eta indarkeria" sabotaje ekintza horiek ez dute tokirik Euskadiren gisako gizarte demokratiko batean.
Bestalde, Erkorekak azpimarratu du "kexak" eta aldarrikapenak bide demokratiko eta baketsuetatik bideratu behar direla, "indarkeriara, hertsadurara eta intolerantziara" jo gabe.