Sare sozialak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sei hileko kartzela-zigorra bizkaitar bati, ETAko kideak goratzeagatik

Jose Miguel Beñaran 'Argala'ren irudia goratzen zuten mezuengatik zigortu dute, besteak beste.

Iñigo Gandariasek sei hilabeteko kartzela-zigorra onartu du Auzitegi Nazionalean leporatzen zizkioten akusazioengatik; hau da, Twitter bidez kale borroka eta ETAko kideak goratzeagatik.

Fiskaltzak bi urteko kartzela-zigorra eskatu zuen hasieran, tartean Jose Miguel Beñaran ‘Argala’ren irudia goratzen zuten mezuengatik, baina bi aldeen arteko akordio bati esker, sei hilabeteko kartzela-zigorra eta sei urte eta erdiko gaitasungabetzea onartu du.

Hala eta guztiz ere, Getxoko 19 urteko mutikoaren defentsak espetxera ez bidaltzea eskatu du, zigor-aurrekaririk ez duelako.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X