Akordiorako azken ahalegina
Igandera arteko epea dute CUPek eta Junts pel Sik akordioa erdiesteko. Lortuko ez balute, astelehenean Artur Mas jardunean dagoen presidenteak hauteskunde dekretua sinatuko du. Generalitateko presidente izateko hautagaia dago ika-mikaren jomugan; CDC eta ERC alderdien hautagaia Mas da, eta horri eusten diote, baina CUPek argi esan du ez duela hautagaitza hori babestuko.
Kataluniako Asanblea Nazionalak (ANC) azken unera arte negoziatzen jarrai dezatela exijitu die, asteon, irailaren 27ko hauteskundeetan aukeratutako 72 diputatu independentistei.
Hala, arratsaldean bilduko dira CUPeko eta Junts pel Siko ordezkariak, ez atzera ez aurrera dagoen prozesuaren inguruan hitz egiteko.
Arratsaldean, bestalde, bilkurak deitu ditu ANCk Gironan eta Bartzelonan, indar independentistei presioa egin eta akordioa exijitzeko; Bartzelonako San Jaume plazan eta Gironako Vi plazan dira hitzorduak, 19:30ean.
Joan den asteartean, CUPek gutun bana igorri zien CDCri eta ERCri negoziazio-bilera bat eskatuz: Artur Mas ez den beste hautagai bat proposa dezatela jarri du baldintzatzat CUPek, "Kataluniara ezkerrerantz aldatuko" duena.
Junts pel Si bilera egitearen alde agertu da hasieratik. Raul Romeva Junts pel Siko kideak esan du ahalegin guztiak egingo dituztela egoera bideratzeko, baina, hori bai, euren hautagai bakarra Mas dela garbi berretsi du.
Senatarien izendapena
Bien bitartean, Kataluniako Parlamentuan senatariak izendatzeko saioa egin dute goizean; hain zuzen, Parlamentuak izendatutako senatariak aukeratu dituzte.
Inoizko saiorik laburrena izan da, zortzi minutu eskasekoa. Minutu bateko isilunearekin hasi da plenoa, duelako gutxi zendutako Esteve Orriols eta Pere Ribera diputatu ohien omenez.
Parlamentuko bozeramaileen batzordeak proposatutako zerrendaren bozketa elektronikoa eta sekretupekoa izan da: 112k alde bozkatu dute, eta 9 abstenitu egin dira. Hala, Junts pel Siko lau senatari, eta C’s, PSC, SiQueEsPot eta PPC alderdietako bana izendatu dituzte.
endatu dituzte. endatu dituzte. endatu dituzte. endatu dituzte. endatu dituzte.Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Gobernuak baztertu egin du adostasunik ez duten neurriak krisiaren aurkako planean sartzea
Alokairuko etxebizitzetan bizi direnei nolabaiteko babesa emateko neurriak negoziatzen ari dira oraindik. Dekretua ostiralean onartuko dute Ministroen Kontseiluan eta datorren astean bozkatu Kongresuan.
Bengoetxea: "Euskara defendatzea batzea da, ez baztertzea"
Korrikaren inguruan sortutako polemikaren harira, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak esan du Korrika beti izan dela "euskararen inguruko topagune sozial handia", eta "garrantzitsua" dela "batzen duen espazioa izaten jarraitzea". "Ez da harresi edo lubaki gehiagorik behar. Euskarak zubiak behar ditu", adierazi du.
Etchegarayk ez dio sinesgarritasunik eman Baionan eratu duten ezkerreko aliantzari
Azken 12 urteotan Baionako alkate izan denak hautesle abertzaleei gogorarazi die Etcheto sozialista jakobinoak Euskal Hirigune Elkargoa sortzearen aurka egin zuela.
PSE-EEk ez du Korrikan parte hartuko "CCOOri jarritako betoagatik"
Alderdi sozialistak ohar batean kritikatu duenez, "CCOOren ordezkaritza baztertzea euskarak merezi ez duen intolerantzia adierazpen bat da".
Ezkerreko alderdiek akordioa itxi dute Baionan eta Biarritzen, bigarren itzulira elkarrekin aurkezteko
Lapurdiko hiriburuan, Jean-Claude Iriart abertzalea izango da ezkerreko aliantzaren zerrendaburu, eta helburua da Jean-Rene Etchegaray orain arteko auzapeza kargutik kentzea. Elgarrekin Baionarentzat izena hartuko du zerrenda berriak.
Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.
Abascalek PPri eskatu dio Vox sar dezala Gaztela eta Leongo gobernuan, koalizioa osatzeko
Karguez hitz egin baino lehen neurriak eta bermeak dituen programa bat negoziatzea proposatu du Voxeko buruzagiak, eta PPk presioa egin du Extremaduran eta Aragoin ere akordioak lortzeko.
EAJk eskatu du elektrizitatearen gaineko zerga jaistea eta hainbat sektoretan erregaiaren prezioan hobariak ezartzea
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, Ekialde Hurbileko gerrak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko 31 neurri jasotzen dituen proposamena bidali dio talde jeltzaleak Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuari.
Ubarretxenak iragarri du "akordio garrantzitsuak" izan direla aireportuen eskumenari dagokionez
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza eta Autogobernu sailburuak azaldu duenez, gaur sinatutako akordioak transferentziaren dokumentuan jasotzen badira, "akordioa gertu egon daiteke".
Espainiako Gobernuak aste honetan aurkeztuko ditu energiaren prezioen igoeraren aurkako neurriak
Aegesen ministroak aurreratu duenez, "erantzun integralerako plana" da eta "eragile sozialekin eta talde parlamentarioen proposamenekin" ari dira lanean; hala ere, ez du zehaztu noiz aurkeztuko duten Iraneko gerrak energiaren prezioetan izan duen eragina arintzeko ekimena.