Katalunia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gobernu berria osatzeko proposamena helarazi dio ERCk Puigdemonti

Oriol Junqueras presidenteordea eta Ekonomia eta Ogasun kontseilaria izango litzateke; Raul Romeva, berriz, Atzerri, Gardentasun eta Harreman Instituzionaletarako kontseilari.
Oriol Junqueras ERCko presidentea. Argazkia: EFE
Oriol Junqueras ERCko presidentea. Argazkia: EFE

Oriol Junquerasek Kataluniako Gobernu berria osatzeko ERCren proposamena helarazi dio astelehen honetan Carles Puigdemont Generalitateko presidenteari.

Proposamen horren arabera, Junqueras Kataluniako presidenteordea eta Ekonomia eta Ogasun kontseilaria izango litzateke; Raul Romeva Junts Pel Siren diputatua, berriz, Atzerri, Gardentasun eta Harreman Instituzionaletarako kontseilaria izango litzateke.

Horrez gain, Toni Comin Junts Pel Siko diputatua eta PSCko militatnte ohia Osasun kontseilaria izatea proposatu dute; Dolors Bassa sindikalista, Lan eta Gizarte eta Familia gaietarako kontseilari izendatzea; Carles Mundo abokatua Justizia kontseilari izatea; eta Meritxell Serret Nekazaritza kontseilari kargurako.

Junquerasek eta Puigdemontek bilera egin dute arratsalde honetan Generalitatean ERCren proposamena aztertzeko.

CDCrenak izenak

Junts Pel Si koalizio soberanista sortzeko ERCk eta CDCk sinatu zuten akordioaren arabera, Generalitateko sailen %40  errepublikanoen esku egongo dira; eta %60a, konbergenteen esku.

Puigdemontek astearte honetan hartuko du presidente kargua eta datozen egunetan egingo dute karguaren zina kontseilari berriek.

Beraz, CDCk datozen orduetan egin beharko du Kataluniako Gobernua osatzeko bere proposamena.

Oso litekeena da Neus Munte orain arte Generalitateko presidenteorde izandakoak bozeramaile kargua hartzea.

Era berean, badirudi Jordi Janek Barne Kontseilaritza zuzentzen jarraituko duela, Santi Vilak Lurralde eta Jasangarritasun kontseilaritzan eta Meritxell Borrasek Gobernazio kontseilaritzan.

Zure interesekoa izan daiteke

Europako Kontseilua Brusela
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Makroeskualde Atlantikoaren sorrerarako urratsak ematea eskatuko dute 27ek

Lehendakaritzan "baikor" daude baina "zuhurrak" izan nahi dute, "Euskadirentzat garrantzi handia duen" albiste hau baieztatu arte. Izan ere, Europar Batasuneko estatuburuak eta gobernuburuak Bruselan bilduta daude, urteko azken goi-bileran, gai nagusia Ukrainaren finantziazioa dutela. Hala ere, ondorioen zirriborroak beste puntu bat ere jasotzen du: Europako Batzordeari Makroeskualde Atlantikoa sortzea eskatuko diote.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X