Pagazaurtunduaren familiak 'Josebaren postontzia' mantenduko du
Maite Pagazaurtunduak, duela 13 urte Andoainen ETAk erail zuen Joseba Pagazaurtunduaren arrebak, adierazi duenez, joan zen urtean herri horretan jarri zuten 'Josebaren postontzia'k "beste urtebetez egon behar du ETAren biolentzia babestu zutenek iragan horri aurre egin diezaioten".
Pagazaurtunduak Andoaingo Udaltzaingoko buru zenari familiak egin dion omenaldian egin ditu baieztapen horiek. 2003an hil zuen talde terroristak, eta omenaldia Agustin Ibarrolak egindako Josebaren besarkada eskulturaren ondoan egin dute, Andoainen bertan. Omenaldian honako hauek izan dira, besteak beste: familiartekoak, haren alargun Estibaliz Garmendia, Fernando Savater filosofoa, hainbat ordezkari politiko (Rosa Diez, kasu), eta ETAko zenbait biktima ere (duela 20 urte erail zuten Fernando Mugicaren seme Ruben Mugica eta Gregorio Ordoñezen arreba Consuelo Ordoñez, adibidez).
Joan zen urtean postontzi zuri bat jarri zuten Josebaren besarkada eskulturaren alboan, "manifestazioetan hil gintzatela, jazar gintzatela; etxebizitzak, autoak erre ziezazkigutela eta gure familiak irain zitzatela oihukatzen zutenek beren erantzukizunari, oroimenari, hau da, Andoainen benetan gertatu zena islatzen duen ispiluari aurre egiteko aukera izan dezaten".
Adierazi duenez, 'Josebaren postontzia', "Bilduren Udalak kentzen ausartu ez zena", bere horretan mantentzea erabaki dute, birtuala den beste batekin batera, gutunak jaso dituztelako, baina "bat bera ere ez 'hil itzazue' oihukatzen zutenen eskutik".
"Ez da egon gutun bate bera ere gure kaleetan jarraitzen duten konplizeena, erailketak gauzatzeko datuak pasatu zituztenena, ezta oraindik argitzeke dauden krimenetako konplizeena ere; gutun bat bera ere ez beren iraganari aurre egiteko eta gure etorkizuna zuzentzeko beharrizan gehien dutenena", baieztatu du.
Pagazaurtunduaren aburuz, horrexegatik mantendu behar da postontzia, "beste urtebetez egon behar du, anima daitezen, gogoratu nahi ez duten iragan horri aurre egiteko aukera izan dezaten; gogoratu beharra daukagun iragana, aurrera begiratu ahal izateko, usteltasunaren, nahasmenaren, totalitarismoarekiko babesaren eta euskal nazionalistak ez garenon jazarpenaren orbanik gabe".
Bestalde, Fernando Savaterrek honako hau esan du: "garai berri batez hitz egiten dute eta garai berri honek zerbait berria du hiltzaile gehiago daudelako espetxe barruan kanpoan baino". Zentzu horretan, "erabateko garai berria izango da hiltzaile guztiak espetxean daudenean", baieztatu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Ezkerreko alderdiek akordioa itxi dute Baionan eta Biarritzen, bigarren itzulira elkarrekin aurkezteko
Lapurdiko hiriburuan, Jean-Claude Iriart abertzalea izango da ezkerreko aliantzaren zerrendaburu, eta helburua da Jean-Rene Etchegaray orain arteko auzapeza kargutik kentzea. Elgarrekin Baionarentzat izena hartuko du zerrenda berriak.
Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.
Abascalek PPri eskatu dio Vox sar dezala Gaztela eta Leongo gobernuan, koalizioa osatzeko
Karguez hitz egin baino lehen neurriak eta bermeak dituen programa bat negoziatzea proposatu du Voxeko buruzagiak, eta PPk presioa egin du Extremaduran eta Aragoin ere akordioak lortzeko.
EAJk eskatu du elektrizitatearen gaineko zerga jaistea eta hainbat sektoretan erregaiaren prezioan hobariak ezartzea
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, Ekialde Hurbileko gerrak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko 31 neurri jasotzen dituen proposamena bidali dio talde jeltzaleak Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuari.
Ubarretxenak iragarri du "akordio garrantzitsuak" izan direla aireportuen eskumenari dagokionez
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza eta Autogobernu sailburuak azaldu duenez, gaur sinatutako akordioak transferentziaren dokumentuan jasotzen badira, "akordioa gertu egon daiteke".
Espainiako Gobernuak aste honetan aurkeztuko ditu energiaren prezioen igoeraren aurkako neurriak
Aegesen ministroak aurreratu duenez, "erantzun integralerako plana" da eta "eragile sozialekin eta talde parlamentarioen proposamenekin" ari dira lanean; hala ere, ez du zehaztu noiz aurkeztuko duten Iraneko gerrak energiaren prezioetan izan duen eragina arintzeko ekimena.
Sozialistak, Parisko Alkatetzari eusteko moduan
Emmanuel Gregoire buru duen ezkerreko koalizioak irabazi du, eta Anna Hidalgoren lekukoa hartzen saiatuko da bigarren itzulian.
Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua Madrilen bilduko dira aireportuen aldebiko kudeaketa negoziatzeko
Ubarretxenak argi utzi du Jaurlaritzak ez duela onartuko Estatuak ostiralean egindako kontra-proposamena, Jaurlaritzak egindako "eskakizun guztiak bertan behera" utzi baititu. Marisol Garmendia Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkaria, ordea, baikor azaldu da, akordioa lortuko delakoan.
PPk irabazi ditu Gaztela eta Leongo hauteskundeak 33 eserlekurekin, PSOEk 30 lortu ditu, eta Voxek 14
Bestalde, PSOE izan da indar bozkatuena Trebiñuko konderri historikoan, eta Vox izan da bigarrena. Gaztela eta Leonen, oro har, % 65,22ko parte-hartzea izan da hauteskunde hauetan, baina % 48,26koa Trebiñun.
Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeek aldaketak utzi dituzte Lekuinen, Arrosan, Alduden, Donapauleun eta Senperen, besteak beste
Laurent Intxauspek Donibane Garaziko auzapez izaten jarraituko du, Eneko Aldanak Ziburun eta Emmanuel Alzurik Bidarten. 11 herri joango dira bigarren itzulira, Angelun, Senperen eta Getarian lehen itzulitik argitu baita nor izango den hurrengo alkatea.