Aguirrerekin dimisioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Dimisioarekin Rajoy presionatu nahi izatea ukatu du Aguirrek

Bere erabakia publikoki zabaldu aurretik, Mariano Rajoykin hitz egin zuela esan du Esperanza Aguirrek: 'hizketaldi oso atsegina izan genuen, eta denean ados izan ginen elkarrekin', esan du.
MAM-eko argazkia: aguirre_
Esperanza Aguirrek atzo iragarri zuen bere dimisioa.

Esperanza Aguirre PPren Madrilgo presidente ohiak ukatu egin du bere dimisioaren bidez Mariano Rajoy Espainiako jarduneko presidentea presionatu nahi izan duenik. "Guztiz kontrakoa", zehaztu du.

Cope  irrati-katean egin dioten elkarrizketan, atzo bere erabakiaren berri emateko komunikabideak deitu zituenean, ez zuela Rajoy politikoki presionatzeko inolako asmorik argitu du. Alderdi Popularraren zuzendaritza ia osoaren kontrako ikerketa abiatu berri du epaileak, legez kanpoko finantzaketa egotzita. Auzia lehertu eta berehala etorri da Aguirreren kargu uztea.

Bere erabakia publikoki zabaldu aurretik, Mariano Rajoykin hitz egin zuela esan du Esperanza Aguirrek: "hizketaldi oso atsegina izan genuen, eta denean ados izan ginen elkarrekin", esan du.

Alderdiaren babes osoa jaso duela azaldu du. Bateko eta beteko komunikabideetan zabaltzen diren "informazio nahasgarriak eta toxikoak" salatu ditu. Horren hitzetan, azken 30 urteotan halakoak zabaltzen ari dira bere jardunaren inguruan, baina berak ez omen du horiei erantzuteko astirik.

Alderdiaren ustezko legez kanpoko finantzaketaren harira zabaldukotako ikerketa dela eta, "ardura politikoagatik" eman duela dimisioa azpimarratu du Aguirrek.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X