Pedro Sanchezen inbestidura
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Rajoyren 'itxaropen handiena' izatea egotzi dio PSOEk Iglesiasi

Negoziazioak bertan behera utzi izana "arduragabekeria" dela deitoratu du alderdi sozialistak.
18:00 - 20:00
Antonio Hernandok gezurretan ari direla leporatu dio Podemosi

Antonio Hernando PSOEko bozeramaileak "bihar bertan" berriz biltzeko deia egin dio Podemosei, inbestidura akordio bat lortzen saiatzeko.

Buruzagi sozialistak prentsaurrekoa eskaini du Kongresuan, Podemosek sozialistekin abiatutako negoziazioak bertan behera utzi eta gero.

Horren ildotik, Hernandok "arduragabekeria"tzat jo du alderdi morearen erabakia, eta Pablo Iglesias "Mariano Rajoyren itxaropen handiena" dela nabarmendu du.

PSOEko buruzagiak Ciudadanosekin sinatutako legegintzaldi akordioarekin bat egiteko "borondaterik" ez izatea egotzi dio Podemosi.

Halaber, Sanchezen aurka bozkatzen badu, euren boto-emaileei "azalpenak" eman beharko dizkietela adierazi du.

la adierazi du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

PSNko zinegotzi batek eraman du Korrikako lekukoa Milagron, eta ikusleen artean Santos Cerdan izan da

Erriberan ibili da larunbat honetan Korrika eta Milagron, PSNko zinegotzi sozialista batek eraman du lekukoa Udalaren izenean (UPNk eta PSNk osatzen dute udalbatza). Euskadin ez bezala, alderdi sozialista normaltasunez ari da Korrikan parte hartzen Nafarroan. Milagro, bestalde, Santos Cerdan PSOEren antolakuntzako idazkari ohiaren herria da eta ETBk jaso duenez, terraza batean harrapatu du Korrika. Handik, irribarretsu agurtu ditu korrikalariak. 

(Foto de ARCHIVO)

Una persona echa combustible, a 4 de marzo de 2026, en Barcelona, Catalunya (España). El repunte del precio del petróleo (crudo Brent) tras la escalada de tensión y nuevos ataques en Oriente Próximo está trasladándose a los carburantes. Las estimaciones apuntan a que, si se consolida el encarecimiento del crudo, el impacto podría ser de 8–10 céntimos por litro adicionales en el surtidor en las próximas semanas.



David Zorrakino / Europa Press

04 MARZO 2026;CATALUÑA;DIÉSEL;GASOLINA;GASOLINERA;CARBURANTE;CRUDO;PETRÓLEO;

04/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJ "pozik" dago krisiaren aurkako neurriekin, baina "ez da nahikoa", EH Bilduren ustez

Jeltzaleen arabera, neurri horiek "elektrizitatearen eta erregaien azken prezioa familientzat eta autonomoentzat eskuragarriagoa izaten lagunduko dute". Koalizio abertzaleak positibotzat jo du Sanchezi helarazitako hiru proposamen jaso izana, baina neurriek energia eta petrolio enpresa handien irabaziak handituko dituztela kritikatu du. Bestalde, PPk ez du bere babesa ziurtatu, eta Podemosek esan du krisiaren aurkako plana ez dela eraginkorra.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X