Auzitegi Nazionala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Frantziak Espainiaren esku utzi du Luis Enrique Garate ETAko presoa

1986an, Lucio Aguinagalde euskal industrialaria bahitu izana eta ertzain bat hil izana leporatzen diote.
Luis Enrique Garate presoa, Espainiako poliziak atxikita. Argazkia: EFE
Luis Enrique Garate presoa, Espainiako poliziak atxikita. Argazkia: EFE

Frantziako agintariek Espainiako Poliziaren esku utzi dute Luis Enrique Garate ETAko presoa. Besteak beste, 1986an,  Lucio Aguinagalde euskal industrialaria bahiketan eta ertzain baten hilketan parte hartu izana egozten diote, zenbait albiste-agentzien arabera.

Espainiaratzea behin betikoa dela zehaztu dute aipatu iturriek. Auzitegi Nazionalak ondoko delituak leporatzen dizkio: erakunde terroristako kide izatea, hilketa, legez kanpoko atxikitzea, gerrarako armak eta lehergaiak gordetzea, dokumentuak faltsutzea eta ibilgailu bat lapurtzea.

Garatek 58 urte ditu. 2004ko otsailean atxilotu zuten Frantzian, Cognac herritik hurbil, Bordele iparraldean.

76 urte eta bederatzi hilabeteko espetxe-zigorra ezarri zioten, 1986an Lucio Aguinagalde industrialariaren bahiketagatik eta hura askatzeko polizia-operazioan, Zeanurin, ertzain bat hiltzeagatik, EFEk eta Europa Pressek zabaldu dutenez.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre 'Anbotori' espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrek beste edozein presoren tratamendu bera jaso du, eta ez da inolako neurri diskrezionalik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragin ahal izan dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek birgizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diez Antxustegik beharrezko ikusten du Tubos Reunidosen "zorra berrantolatzea", eta industria indartzeko deia egin du: "Gure babes soziala da"

EAJren Eusko Legebiltzarrerako bozeramaileak, Joseba Diez Antxustegik, Radio Euskadin azpimarratu du Tubos Reunidos enpresaren zorra “berrantolatzeko” beharra, irtenbidea emateko. “Merkatua badu, baina likidezia arazoak ditu”, adierazi du. Horrekin batera, nazioarteko egoera zailaren aurrean industria bultzatzearen beharra nabarmendu du: “Euskadin, gure babes soziala gure babes industriala da”. Azkenik, euskararen kudeaketaz enplegu publikoaren eskaintzetan, alderdi politikoek arau berri bat adosteko “ardura” dutela adierazi du, eta "segurtasun juridikoaren" beharraz mintzatu da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X