Batzar nagusia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eudelek botere gehiago emango die udalerri txikienei

Euskadiko Udalen Elkartearen Batzar Nagusiak EH Bilduko zinegotzien parte-hartzea onartu du gaur.
Eudelek Batzar nagusia egin du Gasteizen. Argazkia: EFE
Eudelek Batzar nagusia egin du Gasteizen. Argazkia: EFE

Euskadiko Udalen Elkarteak (Eudel) batzar nagusia egin du gaur Gasteizen, eta bertan bere estatutuak aldatzea onartu du. Aldaketa hori dela medio, hemendik aurrera EH Bilduko zinegotziak ere Eudeleko kide izango dira, eta arduradunek adierazi dutenez, erakundea "indarberrituta atera da" batzarretik.

EH Bilduko zinegotziak Eudelera batzea alderdi horrek eta EAJk otsailean adostu zuten akordioaren ondorioa da. Akordio horretan gaur indarrean jarri den Udal legea onartu zuten.

(Informazio gehiago, laster).

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X