12 milioi euro aurreikusi ditu Jaurlaritzak polizia-biktimentzat
Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzaren Bake eta Bizikidetza idazkari nagusiak iragarri duenez, Gasteizko Gobernuak 12 milioi euro aurreikusi ditu, datozen lau urteotan, "legez kontrako errepresioaren" biktimei kalte-ordain moduan emateko. Hain zuzen, lege-proiektuak 1978 eta 1999 bitartean izandako "legez kontrako errepresio jardueren ondorioz giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimak" aitortzea du helburu. Fernandezen arabera, 315 eta 447 lirateke, aipatutako urteetan, indarkeria mota hori jasan zutenak.
Asteartean onartu zuen lege-egitasmoa Gasteizko Gobernuak, eta gaur eman ditu xehetasunak, hedabideen aurrean, Bake eta Bizikidetza idazkariak. Horren hitzetan, beharrezkoa da "legez kontrako errepresioa" pairatu dutenen sufrimendua aitortzea. Kasu asko daude epaitu gabe edo argitu gabe; Lasa eta Zabala, Gladys del Estal, Yolanda Gonzalez edota Mikel Zabalza aipatu ditu, besteak beste. Ez dute orain artean aitortza ofizialik izan eta hutsune hori betetzera dator, Eusko Legebiltzarrean onartuz gero, lege bihurtuko litzatekeen proiektu hau.
Fernandezek esan duenez, aspalditik ari da gai hau lantzen Eusko Jaurlaritza. Legebiltzarreko talde guztiek, iazko abendutik, zirriborroa jasota dutela jakinarazi du, behar bezala aztertu eta ekarpenak egiteko. Legealdia amaitu aurretik legea onartuta egotea espero du.
Bederatzi kidez osatutako balorazio-batzordea eratu da, kasu bakoitza aztertu eta dagokion erabakia hartzeko: giza-eskubideetan adituak izango dira sei, Jaurlaritzak izendatutakoak, eta hiru peritu-forentse, Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuko kideak.
Esan bezala, 12 miloi euroko aurrekontua aurreikusi da, lau urtetan, biktima horientzat: hildako kasuetan 135.000 euro jaso ahal izango du familiak, eta elbarritasun handien kasuetan, 390.000 euro. Batzordeak erabakiko du zeini dagokion kalte-ordaina.
Errepresio ekintza EAEtik kanpo gertatuta ere, biktima EAEn erroldatua egotea da legearen babespean egoteko baldintzetako bat .
Zure interesekoa izan daiteke
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
Bilboko aireportuan ere kontrol aleatorioak ezarri dituzte Italiatik datozen bidaiarientzat
Kontrolak goizean egin dituzte Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan gauerdian hasi dira ausazko kontrolak egiten.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.