Polemika
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alderdi guztiek bat egin dute ikurrina defendatzeko

EAJk EBri eskatu dio Suediari azal diezaiola zer den ikurrina. EH Bilduk, berriz, herrialde horretako enbaxadorearekin premiazko bilera egitea eskatu du.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Alderdi politikoek, haserre, zuzenketa exijitu dute

Suedian egingo den Eurovision jaialdian ikurrina debekatutako banderen artean sartzeak euskal alderdi politikoen berehalako erantzuna ekarri du.

Hala, Izaskun Bilbao EAJren eurodiputatuak Suediari ikurrina zer den azaltzeko eskatu dio Europar Batasunari, Eurovisionen ezarritako debekua bertan behera utz dezan.

Bilbaok gutuna bidali dio Tibor Navracsics Kultura komisarioari, EAEko bandera ofiziala "espreski debekatutako banderen" artean sartu dutela jakinarazteko.

Gainera, "herrialde horren historia demokratikoarekin bat egiten ez duen eta euskal herritarrentzat erasoa" den "boikot" hori zuzentzeko eskatu dio.

Bestalde, Marian Beitialarrangoitia EH Bilduren diputatuak iragarri du "premiazko bilera" eskatu diotela Suediak Madrilen duen enbaxadoreari, Eurovisioneko antolatzaileen "betoa"z hitz egiteko.

"Ziur gaude, Suediaren eta bertako Gobernuaren izaera demokratikoagatik, gertakari hau akats bat besterik ez dela izan. Ez dugu beste aukerarik ikusten eta laster argitzea espero dugu", adierazi du Beitialarrangoitiak.

Diputatuak antolatzaileei euren iritzia agertzeko eskatu die "euskal gizarteari, orokorrean, eta diasporari, bereziki".

Idoia Mendia PSE-EEren buruak "ulertezin eta onartezin" jo du neurria.

 

Medioei egindako adierazpenetan, ez ditu balioetsi nahi izan jaialdiaren antolakuntzak eta Suediako agintariek erabili dituzten irizpideak ikurrina "festibalean erabiltzeko moduko bandera gisa" baztertzeko, baina erabaki hori  "euskal herritar guztiak ordezkatzen gaituen bandera baten aurkako" iraintzat hartu du.

PPk ere bat egin du salaketarekin, eta Javier Marotok (PPko bozeramailea Gasteizeko Udalean) esan du neurriak "iraindu" egiten dituela euskal herritarrak. Gainera, gogoratu du ikur Konstituzionala dela, eta akatsa berehala konpontzea eskatu du.

"Eurovisionen ikurrina debekatzeak iraindu egiten gaitu euskal herritarroi. Bakoitzak eraman dezala nahi duen legezko bandera. Musika besterik ez da", adierazi du buruzagi popularrak txio batean, Twitter sare sozialean.

 

 

Bestalde, UPYDko zuzendari nazionala eta euskal parlamentario den Gorka Maneirok ikurrina debekatzearen "zentzugabekeria" zuzentzeko eskatu du: "Lehenbailehen zuzendu behar den zentzugabekeria. Ikurrina euskaldun guztion ikurra da", adierazi du Twitter bidez.

t="utf-8">

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X